Los Simpson, Coriolis eta komunak | Nabigatzailea - Blog elcorreo.com >

Blogs

Manu Arregi Biziola

Nabigatzailea

Los Simpson, Coriolis eta komunak

Hainbeste aldiz errepikatzen dituzte Los Simpson-eko kapituluak, nekeza dela, benetan “Bart contra Australia” kapitulua ikusi ez duen inor aurkitzea. Nire klasetan behintzat, Coriolisen gaia sortzen bada, berehala esaten du nornaitek: “hori Los Simpsonen agertu zen”. Hasi aurretik eta zeri buruz ari garen ez badakizu, hemen duzue kapituluaren zati interesgarriena ikusgai. Motza da.

Zer da Coriolis efektua?

Erraz esplikatzen saiatuko gara. Demagun hego hemisferioan, gaudela, Ushuaian adibidez, Argentinako hego ertzean. Eta handik kañoi bala bat jaurtitzen dugula iparrera. Balari emandako abiaduraz gain, honen lekuaren propioa da. Lurraren errotazioa dela eta, Ushuaiak zirkunferentzia bat deskribatzen du, Lurraren ardatzaren inguruan. Eta gure balak, albo abiadura hori du, geuk emandakoaz gain. Baina, ekuadorreko marrara hurbiltzen garen heinean, toki horiek deskribatzen duten zirkunferentzia handiagoa da. Gure balak ez du abiadura hori eta atzeratuta gelditzen da. Eta erloju orratzen aurka desbideratzen hasten da. Arrazoi berdinagatik ipar hemisferioan, eta irudiak ikusiz ulertu daitekeen bezala, desbideraketa erloju orratzen alde da.

Ikusteko eta ulertzeko beste era bat bi irudi hauetan. Ipar poloan gaude eta lehengo bala hegorantz jaurtitzen dugu. Bala hori zuzen joango dela espero dugu. Eta horrela da. Baina “bere hanka azpiko” lurra errotazioan dagoenez, ez da heltzen espero genuen lekura (lehenengo irudia) bigarrenak markatzen duenera baizik.

Ekuadorretik Ipar polora bidaltzen badugu, berdin berdin, erloju orratzen alde desbideratuko da. Bideoan dauzkazue kasu guztiak. Jaurtigaiaren norabidea adierazten duen bektorea ez da desbideratzen. Baina, Lurra bere azpian mugitzen denez, errotazioaren inpresioa ematen du.

Militarrek ondo dakite Coriolis efektua kontutan eduki behar dela urrutiko jaurtiketetan. Horrebarik, ezin tiroa asmatu. Borraskak ere, Coriolis efektua dela eta, erloju orratzen alde biratzen dute ipar hemisferioan eta alderantziz hego hemisferioan. Ikusi, bestela, irudi hauek.

Indlala Zikloia, Madagaskar (Hego hemisferioa), 2007ko martxoa

Gordon zikloia, Azore irlak (Ipar hemisferioa), 2006ko iraila


Irudiak Meteoredeko sekzio honetatik hartu ditugu. Beste mordo bat aurkituko dituzue han.

Garbi dago Coriolis efektuak eragina izan behar duela hemen. baina zerbaitek ez du hemen koadratzen. Coriolis dela eta, erloju orratzen alde esan dugu ipar hemisferioan. Baina borraskak alderantziz dabizte. Eta hori? Asuntoa hori baino konplexuagoa da. Soluzioa, hurrengo sarreran.

Temas

Astronomia, fisika eta zientziaren inguruko bloga

Sobre el autor

Artxiboa



abril 2010
MTWTFSS
   1234
567891011
12131415161718
19202122232425
2627282930