Saturno, Galileoscopioarekin | Nabigatzailea - Blog elcorreo.com >

Blogs

Manu Arregi Biziola

Nabigatzailea

Saturno, Galileoscopioarekin

Galileoscopioari buruz hitz-egin genuen orain dela hilabete batzuk. Hemen Ez oparitu teleskopiorik Gabonetan. Probatu genuen eta, hain merkea izan arren, bikain ikusten dela konprobatu genuen. Zerikusirik ez jostailu dendetan teleskopio izenarekin saltzen diren gauza horien aldean.

Astelehenean behaketa izan genuen Oñatiko Elkar Hezi ikastetxearen LH6ko neska-mutikoekin. Hitzaldia izan genuen ostiralean gelan eta, ostiralean ezin egin eta astelehenean egin genuen behaketa. Nirekin batera, Iñigo Loiti eta Itziar Egiguren, Ilatargi Astronomia Taldeko kideak.

Motza irteera, hurrengo egunean klasea zegoen eta. Pena bat, bai gelan, bai behaketan jarrera bikaina eta interesa adierazi zuten neska-mutikoek (gelako txapada entzuterako orduan, gehien bat 😉

Ilargi handiak, ia betea, konplikatu egin zigun konstelazioak ikusteko lana. Ezinezkoa Virgo eta bere zonaldeko konstelazioak, bertan bait zegoen ilargi amandrea. Baina tira, lehenengo kontaktua izatekoa baleko modukoa izan zen. Hor dauzkazue ikasle gehienak argazkian. 30″ segundoko esposizioa (konplikatua benetan ez mugitzea) 1600 ISOra. Canon 400D. Gaueko 11ak aldera. Argitasuna, argazkien magia,gure begiak ikusten ez duena erakusten bai du. Casiopea adibidez. Saiatu ginen aurkitzen, baina ezinezkoa, hainbeste argirekin. Baina hor dago W, argazkian irteteko prest.

Ilargiarekin hasi genuen sesioa, ohi baino itsusiagoa. Fasea hain handia izanik, oso krater gutxi bistan. Handik Saturnora joan ginen. Nahiko aurrez ikusita eraztunak oraindik, baina zoragarria, beti bezala. Irudian ikusten duzuena ikusi ahal izan genuen. Alderantzizkatua, ispiluaren eraginez. Erraz ikusi genituen Titan, Rea eta Dione lerrokaturik. Enceladon ez genuen erreparatu.

Meteoblueko iragarpenek zioten bezala, seeing-a bikaina zen. Oso onak Saturnoren irudiak. Bai LX200 12″, bai dobson 8″koarekin … ¡¡eta baita Galileoscopioarekin!! Nekeza da enfokatzeko, pazientzia izan behar da. Baina ez nuen espero Saturno katalejo honekin hain ondo ikustea. Oso, oso txikia, baina garbi-garbia. Hor ikusten ziren, bikain, bai diskoa, bai eraztuna. Gaua hain ona izateak ere laguntzen zuen.

Saio amaieran, jaso aurretik, gauaren seeing-a ikusiz, Saturno. Radian 5mm gehiegizkoa zen. Lartxo 600eko handipena. Baina ez zegoen hain gaizki. Erraldoia benetan Saturno handipen horretan. Ez dut inoiz hain handi ikusi. Nagler 8mmkoarekin, ia 400eko handipena. Irudi bikaina. Pena bat tarteko okularreren bat izatea, gaua 400 baino gehiagorako zegoelako. Zoritxarrez, kontrastea eskaxa zen, Ilargiaren argitasuna dela eta, eta ezin detaile handirik ikusi planetan. Argazki batzuk amaitzeko, gau atzegin bat gogoratzeko.

Temas

Astronomia, fisika eta zientziaren inguruko bloga

Sobre el autor

Artxiboa



abril 2010
MTWTFSS
   1234
567891011
12131415161718
19202122232425
2627282930