Artizarra eta Merkurioren azken irudiak | Nabigatzailea - Blog elcorreo.com >

Blogs

Manu Arregi Biziola

Nabigatzailea

Artizarra eta Merkurioren azken irudiak

Merkurio eta Artizarrari buruz hitzegiten jarraitu behar dugu. Atzoko Eguneko Astronomia Irudiak (APOD) egun hauetako planeta bien mugimenduak jasotzen ditu, Pete Lawrencek apirilak 4 eta apirilak 15aren artean hartutako irudi batzuekin egin duen muntaketan. Erresuma Batuko Portsmouth hiritik.

Tratamendua oso ona ez izan arren, oso ondo erakusten du irudiak planeta biek egun hauetan eginiko mugimenduak. Azkarrago Merkurio. Zerbaitegatik ipini zioten Jainkoen mezulariaren izena!

Leonor Ana Fernández eta Fernando Fonsecak antzeko zerbait egin dute, Alcala de Henareseko bere etxetik, kasu honetan. Hemen irudia. Eta gehiago heren web orri bikainean.

Juan Carlos Casado da, zalantzarik gabe, estilo honetako argazkietan aintzindari. Hemen 2000ko martxoan APOD aukeratu zuten argazkia, Merkurioren aurkezpen osoa jasoaz. Nork daki Casado ez den ibili Merkurio eta Artizarraren egun hauetako mugimenduak jarraitzen eta, datozen egunetan, bere argazki zoragarri horietako batekin arritzen gaituen.

Beste artista batek, Daniel Lópezek ere lortu du konjuntzioaren irudi bikain bat. Artizarra, Merkurio eta Ilargia lerrokatuta, kasu honetan. Ona, bere irudi guztiak bezala.

Tira, azpaldi gabiltza esaten Merkurio eta Artizarraren inguruko azken posta dela esaten. Hau izango da? Nork daki!!

Temas

Astronomia, fisika eta zientziaren inguruko bloga

Sobre el autor

Artxiboa



abril 2010
MTWTFSS
   1234
567891011
12131415161718
19202122232425
2627282930