Timelapse gaurkoan. Kutre xamarra. Apirilaren 7an behaketa egitera joan nintzen Gallegos del Campoko (Zamora) San Jorge tokira. Behatzen ari nintzen bitartean, timelapse bat egitea zen nere asmoa. Arkazkiak ateratzen utzi nuen nire kamera (Canon 400D). Zoritxarrez, haizea gero eta inndartsuagoa zen eta bertan behera utzi egin behar izan nuen behaketa, haizean gehiegi mugitzen zuelako teleskopioa.
Horregatik timelapsea nahi nuena baino motzagoa da. Zerua zoragarria da han, baina horizontea ez hainbeste, Portugaleko Braganza hirirako norabidean gehien bat. Eta justu hortik sartzen da Orion. Zakartu egiten du horrek sekuentzia.
Garbi dago Orion hortik dabilela. Ikusten ahal duzue? Eta beste konstelaziorik? Aste honetan, “Gaueko zerua begibistaz serieko sarrera berri bat. Adi egon!