Merkurioren agurra. Zergatik ikusi dugu hain ondo? | Nabigatzailea - Blog elcorreo.com >

Blogs

Manu Arregi Biziola

Nabigatzailea

Merkurioren agurra. Zergatik ikusi dugu hain ondo?

Azkeneko aste hauetan, Merkurio jarraitzen ibili gara. Benetan bikaina izan da Merkurioren aurkezpena, Ipar Hemisferiokoentzat behinik behin. Ikusgarria izan da eta erakutsi digu ez dela hain saila Eguzkitik gertuen planeta ikustea. Noiz begiratu jakin behar. Artizarra inguruan ibiltzeak ere berezia egin du fenomenoa.

Nola, noiz eta zergatik ikusi ahal dugu Merkurio? Irakurri Bizkaiko Astronomia Elkartea eta Durangoko Astronomia Gelako zuzendaria den, Esteban Estebanen artikulu hau, bikain azaltzen du.

Eta etorkizunari begira, zer? Esteban Estebanen kalkuluen arabera aurtengo udan Hego Hemisferiotik ikusi dugunaren baino aurkezpen hobeagoa ikusiko dute. Uztailak 2tik abuztuak 20ra. Estebanek bere artikuluan dioen bezala, elongazio egokia eta ekliptikaren inklinazio egokia behar dira. Eta horiek, Hego Hemisferiotik ikusita egiten dute bat baldintza onenetan. Horregatik 2014ko irailean Merkurio hilabete eta erdiz ikusteko aukera izango dute. Eta, hemendik, datorren urteko martxoan ere ikusiko dugu, aurten baino hobetotxuago. Zoritxarrez ez du orduan Artizarra ondoan izango.

Hor dago oraindik Merkurio, baina oso baxu eta distira gutxiagorekin. Ibilitako bidea Sky&Telescopeko orri honetan ikus dezakezue. Eta, animazioan, web zoragarri honetan: Shadow&Substance.

Astroalcoyko kidea den Gabriel Jordák, Merkurio eta Artizarraren argazki bikainak lortu ditu. Etaapirilak 15rako iragartzen genuena, Ilargi fin baten agerraldia inguruan, jaso du. Bikaina.

Temas

Astronomia, fisika eta zientziaren inguruko bloga

Sobre el autor

Artxiboa



abril 2010
MTWTFSS
   1234
567891011
12131415161718
19202122232425
2627282930