Startrails - Izarren aztarnak | Nabigatzailea - Blog elcorreo.com >

Blogs

Manu Arregi Biziola

Nabigatzailea

Startrails – Izarren aztarnak

Ane Garces lagunari esker, Startrails programaren berri dugu. Ziur zuetako batzuk ezagutzen duzutela. Erabiltzeko erraza eta dohainekoa.

Zeri deritzogu startrail? Ideia bat egiteko, bota begiratu bat Google-ko orri honetan. Lurrak biratzen duenez izarrak, Eguzkia eta Ilargia bezala, gure zerutatik mugitzen dira, itxuraz. Mugimendu hori da argazki hauek agerian uzten dutena. Erakusteko, programa hori aplikatu diot abuztuan egin genuen time-lapse honi.




151 irudiko sekuentzia programan sartu ditugunak. Time-lapse honi buruz, argitasun gehiago hemen eta hemen.

Programak lehenengo bi irudiak hartzen ditu oinarri bezala -hori ulertu dugu nehintzat-eta hurrengo irudietan zein aldaketa dagoen aztertzen du, aldaketak argazki berean ipiniz. Gure kasuan izarren mugimendua nabarian uzten du.

Irudiek 30″ko esposizioa dute. Nire kamerak, konfiguratuta dudan bezala, beste 30″ hartzen ditu zarata kentzeko. Horregatik trazatan agertzen diren tarteak. Ez da apenas igartzen zeruko polotik gertu dauden izarretan, baina oso nabaria da handik urruti. Zenbat eta urrutiago, nabariagoa da. Horrek erakusten du ez dela ideia ona 30″ baino gehiagoko esposizioak egitea. Denbora horretatik aurrera izarrak marraz bezala agertzen dira.

Oso ona programa hau. Gauza bera baina era jarraian egiten saiatzen bagara (3 orduko argazkia, adibidez, argi kutsadura alde guztietatik agertuko zen eta zarata ere nabariagoa izango zen.


Ahal baduzue saiatu egiten. Kamara konpaktu batekin ere ahal da, pazientziak argazkiak ateratzen joaten bagara, kamara mugitu gabe. Animatzen ahal da inor?

Argazkia erresoluzio handiagoan ikusteko, sartu Firck-eko nire orrian.

Temas

Astronomia, fisika eta zientziaren inguruko bloga

Sobre el autor

Artxiboa



abril 2010
MTWTFSS
   1234
567891011
12131415161718
19202122232425
2627282930