Furia de Titanes, 2010eko bertsioa | Nabigatzailea - Blog elcorreo.com >

Blogs

Manu Arregi Biziola

Nabigatzailea

Furia de Titanes, 2010eko bertsioa

Pentsatzen genuen bezala, pelikula honen inguruko hainbeste iritsi txar entzun eta gero, nahiko gustura ikusi genuela aitortu behar dugu. Baina tira, badago zer komentatu 1981eko pelikularen bertsio berri honen inguruan.

Gauza bat azpimarratzeko hasieratik, eta pelikularen alde dagoena. Ez da 1981eko pelikularen remake zuzen bat. Hartan inspiratzen da eta gauza dexente hartzen ditu handik. Baina beste pelikula bat da, argumentuaren puntu dexente aldatuz. Pelikula zaharraren egokitzapen librea da, hura mitologia grekoaren egotzitzapen librea zen bezala. Hartan, adibidez, Kraken eskandinabiako mitologiatik hartua dago. Cetus zen bere parekoa Grezian.

Joppa, Cefeo eta Casiopea errege-erregina zireneko hiria ez da hemen inundik inora agertzen. Argos da orain hiria. Eta Ío azaltzen da, Andromedari protagonismo handia kenduz.

Zein da filmaren arazorik handiena? Ba lehen zinea historiak kontatzea zela eta, orain berriz, ikuslea efektu berezi eta 3Dkin harritzea dela helburua. Ez dira tresna, helburua baizik. Oso dialogo gutxi dago pelikulan. Bigarren mailan pertsonai interesgarriak agertzen dira, baina duten potentziala garatu gabe gelditzen da. Pena bat da. Estatu Batuetan aktore izateko formakuntza gimnasioetan ematen dela dirudi. Ez dakigu Sam Worthing Thon protagonista aktore ona edo txarra den, zuzendariak ez bai dio dialogorik ematen. Eta, gainera, ez du aktore handien aura. . Liam Neeson eta Ralph Fiennes, coagertzearekin bakkarrik, pantaila betetzen dute. Sam gixajoa, berriz, dagoenik ere ez da igartzen sarri.

Ikustera joatea gomendatzen dut? Zaila erantzuteko galdera horri. Gu ez gara batere aspertu, baina historia ezagutzen genuelako. Ez bada horizuen kasua, erraz galduko zarete, azalpen gutxi dagoelako. Eta ez du pena merezi 3Dn ikustea. Pelikula normala zen hau eta, Avatar-en arrakastaren harira, 3Dra pasatu dute, ordenadorean. Eta ez dute ondo egitea lortu.

Tira, ez dugu sarrera hau gehiago luzatzerik nahi. Erraz ahaztuko dugun filma da, baina ez dago gaizki. Hortik zehar ikusi dugun trailer bat amaitzeko. Bukaeran Kraken agertzen da. Ez diozu zizemaren historiako beste monstruo ezagun baten antza?

Temas

Astronomia, fisika eta zientziaren inguruko bloga

Sobre el autor

Artxiboa



abril 2010
MTWTFSS
   1234
567891011
12131415161718
19202122232425
2627282930