Zerua begi-bistaz I: Orion, Zezena eta Pleiadeak | Nabigatzailea - Blog elcorreo.com >

Blogs

Manu Arregi Biziola

Nabigatzailea

Zerua begi-bistaz I: Orion, Zezena eta Pleiadeak

Hasiera ematen diogu gaurkoan zerua begi-bistaz ezagutzeko idazten joango garen sarrera serie bati. Erraza egiten saiatuko gara, konstelazioak aurkitzeko momenturik egokienak aprobetxatuz Lehenengo sarrera honetarako, neguko zeruaren klasiko batzuk aukeratu ditugu. Joaten ari zaigu neguko zerua, baina hor dago oraindik ikusgai gaueko lehenengo ordutan. Erraza urkitzeko moduan, gainera.

Ziur gaude zuetako askok inoiz ikusi dituzuela neguko zeruan hiru izar nahiko distiratsu, atentzioa deitzen dutenak lerrokatuta bai daude. Hemen dituzue argazkian ikusgai.

Astronomia ikasia urretik neguko zerua ikusten nuenean, zeruan “L” bat ikusten nuen hemen. Kometa bat ikusten dute beste batzuk –izar gehiago hartuta-. Baita tximeleta erraldoi bat ere. Konstelazio klasikoetan, Orion. erraldoiaren gerrikoa da.

Ehiztari boteretsua zen Orion. Eta bere txakurrekin agertzen da zeruan. Horietako bat irudian agertzen da. El Canis Maior, Txakur Handia. Sirio, gure zeruko izar distiratsuenarekin. Ikusi nola dauden ondoko bi irudietan. Marrarik gabe batean eta konstelazioen marrekin bestean.

Bigarrenean, markatuta daude Betelgeuse eta Rigel Orioneko izar distiratsuak.

Zabaldu dezagun eszena hau eskuinaldera. Hor dugu Taurus-Zezenaren konstelazioa eta oso deigarria den izar talde bat, Pleiadeak. Hemen taldea, marrekin eta marrarik gabe.

Pleiadeen atzetik dabil Orion. Baina Zeusek Zezena bidali du zerura, heren defentsan. Eta horrela mugitzen dira zerutik. Pleiadeei jarraika dabil Orion, baina ez ditu inoiz harrapatzen, Zezena bien artean jartzen delako.

Saiatu ikusten konstelazio hauek. Aste honetan ateratakoak dira argazkiak eta hor dauzkagu gauaren lehenengo ordutan. Badakizue beraz: Artizarra eta Merkurio, hasteko eta, postrerako, Orion, Txakur Handia, Zezena eta Pleiadeak. Argazkiak kalitate hobeagorekin deskargatzea nahi baduzue, sartu Flickr-eko gure orrian.

Zein konstelazio ikusten dituzue azkeneko argazki honetan? Ehiza on!!

Temas

Astronomia, fisika eta zientziaren inguruko bloga

Sobre el autor

Artxiboa



abril 2010
MTWTFSS
   1234
567891011
12131415161718
19202122232425
2627282930