Ez zait gustatzen sekreturik ezkutatzea. Horregatik natorkizue gaurkoan nola heldu zen nire argazkia NASAko APOD (Astronomy Picture of the Day) orrira.
Zamoran oporretan nagoenetik egunero saiatu naiz konjuntzioaren eboluzioak blogerako jarraitzea. Astelehen arratsaldean eguneroko argazkiaren ordua heldu zenean, Gallegos del Campoko tabernan nengoen. Bereziki gardena zen gaua, beraz, egun horretako argazkiari ukitu berezia ematea pentsatu nuen. Eta ur errota bateraino joan nintzen, beste batzuetan ere niretzat “posatu” duenak. Zintzilikatuko ditut argazki horrek beste egunen batean.
Kamera tripode gainean, 10 bat argazki bota, esposizioa keta enkuadreak apur bat aldatu zeta 15 minututan, lana amaituta. Eta lani kez ordenadore aurrean. Eskinetatik apur bat besterik ez nuen moztu, enkuadrea hobetzeko. Tratamenduri kez. Argazkia ikusi duzuen moduan ater azen kameratik.
Hurrengo goizean, argazkia blogean zintzilikatu ostean, APODera bidaltzea okurritu zitzaidan. Polit azen argazkia eta, nola egun hauetan ez duten konjuntzioari buruz ezer zintzilikatu, APODaren web orrian nora bidali begiratu nuen. Eta horrela joan zen.
Gaueko hamarrak inguruan, email bat jaso nuen, argazkia hurrengo egunean argitaratuko zutela iragarriz.
Horrelako sinplea izan da historia. Sarri APODean oso landutako argazkiak jartzen dituzte. Beste batzuetan, berriz, argazki sinpleak baina politak aukeratzen dituzte. Enkuadre on bat, zergati berezi batekin aukeratzearekin nahikoa da.
Gaur ere jasoko duzue Artizarra eta Merkurioren arteko konjuntzioaren argazkia. Zeruan eta laguna txiki batean isladatuta. Baina lasai. Bihar,azkenik, gaiz aldatuko dugu. Uste dut.
2010eko apirilaren 8a, Gallegos del Campo (Zamora)