Ziurrenez zuetako askok oporretatik bueltan egongo zarete. Zuentzat, bereziki, doa sarrera hau. Egun hauetan oso erraza da hain saila ikusteko den Merkurio planeta. Ilunabarrean mendebaldera begiratzen baduzue, han ikusiko duzue argi distiratsu bat, Artizarra (Venus). Bere eskuinean beste argitxo bat ikusiko duzue. Merkurio da. Hiriburuetatik ere ikusgai dago, mendebaleko horizontean oztoporik ez duen tokiren batera joaten bazarete.
Jende gutxik ikusi du Merkurio, bi asteko epe laburra aprobetxatu behar delako.
Hau da atzoko egoera:
2010eko apirilaren 5a, Gallegos del Campo (Zamora)
Antonio Suarezek marrazki eder hau egin zuen martxoaren 31an. Biak konparatuz, nabaria da nola mugitu den Merkurio astebeteko epean.
2010eko martxoaren 31a, Sevilla
Nere argazkia deskargatzea nahi baduzue, hemendik: