Planeten mugimendua ikusgai | Nabigatzailea - Blog elcorreo.com >

Blogs

Manu Arregi Biziola

Nabigatzailea

Planeten mugimendua ikusgai

Proposatu dugu, beste batzuetan ere, planeten mugimenduaren jarraipena. Horrela egin genuen Jupiterrekin udan. Merkurioren momentu honetako arratsaldeko aurkezpenak bere mugimendu azkarra jarraitzeko aukera eskaintzen digu. Eta astebeteko epean soilik. Eguraldia lagun badugu, noski. Hau da Merkurioren Artizarrarekiko mugimenduaren sekuentzia martxoak 31tik apirilaren 4ra. 5 egun besteri kez eta nabaria da mugimendua.

2010eko martxoaren 31a

2010eko apirilaren 1a

2010eko apirilaren 3a

2010eko apirilaren 4a

Datozen 2 edo 3 egunetan geldirik xamar egongo da Merkurio. Irudian dituzue Artizarra eta Merkurioren orbitak. Merkurio bere orbitaren punturik gailurrenean dago orain eta, Lurretik ikusita, bere itxurazko mugimendua motelagoa izango da. Baina “kurba” horretatik ateratzen denean, bere mugimendu azkarra berreskuratuko du. Festibalari amaiera emateko apirilaren 15ean, Ilargi ia berria gerturatuko da inguru horretara. Ez da erraza izango Europatik ikustea, oso fina izango delako. Gure Hegoamerikako lagunek aukera gehiago izango dute oraingoan, handik ere erraza e zizan arren. ¡Heren argazkien sai gelditzen gara!

Temas

Astronomia, fisika eta zientziaren inguruko bloga

Sobre el autor

Artxiboa



abril 2010
MTWTFSS
   1234
567891011
12131415161718
19202122232425
2627282930