Furia de Titanes, 1981ko bertsioa | Nabigatzailea - Blog elcorreo.com >

Blogs

Manu Arregi Biziola

Nabigatzailea

Furia de Titanes, 1981ko bertsioa

Modan daude “titanak”, 1981ko Furia de titanes filmaren bertsio berria estreinatu delako. Filma originalaren inguruan gatoz hitz-egitera gaurkoan, gaur bertan jartzen dutelako Antena 3-en 0:15tan.

Joango gara pelikula berria ikustera, baina nekez egongo da pelikula zaharraren altuerara. Jatorrizko pelikulak beste garai bateko zinearen usaina duelako, zinema egiteko beste era batekoa. Eta, gehien bat, efektu espezialak xarmangarriak direlako. Ray Harryhausen da efektuen egilea eta stop-motion teknika erabiltzen du, time-lapsearen antzeko zerbait. Hau da, eskuz eginiko efektu bereziak, non “munstroak poliki-poliki mugitzen joaten diren.

Urtero ikusten dute nire Astronomiako ikasleek “Furia de Titanes”, udazkeneko zerua azaldu ostean. Filman urtaro horretako ia konstelazio guztiak agertzen direlako: Perseo, Andrómeda, Cefeo, Casiopea, Cetus (Kraken) eta Pegaso. Mitologiara gerturatzeko era erraz bat da.

Sarrera hau berandu irakurtzen baduzue edota, ez baduzue filma iragarkiekin etenda ikustea nahi, aquí. “Por tzierto”, gaizki dago deskatalogatuta dagoen filma bat* internetetik jaistea? Eta teletik grabatzea?


* 1981ko pelikula salgai dagoela esaten digute. Erostea gomendatzen dugu. Guk erosiko dugu.

Temas

Astronomia, fisika eta zientziaren inguruko bloga

Sobre el autor

Artxiboa



abril 2010
MTWTFSS
   1234
567891011
12131415161718
19202122232425
2627282930