Artizarra eta Merkurioren apirilaren 1eko argazkia eta beste bi planeta ikusteko instruzkioak | Nabigatzailea - Blog elcorreo.com >

Blogs

Manu Arregi Biziola

Nabigatzailea

Artizarra eta Merkurioren apirilaren 1eko argazkia eta beste bi planeta ikusteko instruzkioak

Arratsalde osoa lainotuta egon arren, zortea izan nuen atzo ere eta Artizarra eta Merkurio berriz ikusteko aukera izan nuen. Aurreko eguneko argazkiarekin konparatzen baduzue, nabaria da Merkurioren desplazamendua Artizarrarekiko. Argazkiak lehenengo eta, jarraian, beste bi planeta begi-bistaz ikusteko instrukzioak.


2010ko apirilaren 1a

Gau hauetan, Artizarra eta Merkurio ikusten ari zaretela, beste bi platena ikusi ditzakegu begi-bistaz. 180º biratu eta aurkako horizontera begira jartzen bagara, han izango dugu Saturno, atera berri. Bere distira Merkuriorena bezalakoa da, piska bat distiratsuagoa. Momentu horretan Artizarrak duen baino altuera gehiago izango du. Ez nahastu eskerrerago dagoen izar distiratsu batekin, laranja kolorekoa. Arturo da hori.

Teleskopioa baduzue, begiratu Saturno. Baju dago momentu horretan baina gora doa gauaren zehar. Zenbat eta gorago harrapo hobe bere eraztuna ikusteko. Ia aurrez ari gara eraztuna ikusten, baina polita dago.

Laugarren planeta bat dago ikusgai ilunabar hauetan. Artizarra ikusten ari garela gure buru gainera begiratzen badugu, goialdean ikusten dugun izarrik distiratsuena, laranja kolorekoa, Marte da. Gauaren hasieran hau guztia, gauak aurrera egin ahala, Lurraren errotazioa da, posizioak aldatu egiten dira. Artizarra eta Merkurio desagertu egingo dira, Saturno igo,…


Temas

Astronomia, fisika eta zientziaren inguruko bloga

Sobre el autor

Artxiboa



abril 2010
MTWTFSS
   1234
567891011
12131415161718
19202122232425
2627282930