Bizimodua benetan gogorra da Lurreko ingurune batzuetan. Horrelako baten berri duguPixel y Dixel-i esker. Inuvik da, Zirkulu Polar Artiarraren barnean dagoen Kanada iparreko herri txiki bat. Iparreko Ushuaia dela esan dezakegu. Badago nor Usuhaia-Inuvik ibilbidea bizikletan egin duen. Googlemaps-en duzue kokatuta Inuvik, A baten bidez.
Beste mapa honetan ikusten da nola dagoen Inuvik, 200 km-tik besterik ez bada ere, Zirkulu polar artiarraren barnean.
Klima benetan gogorra hangoa -tenperatura -50ºC jaisten da neguan- baina, hori gutxi balitz, zirkulu polarraren barnean dagonez, neguan ez du hilabete batez eguzkia ateratzen. Hilabete bateko gaua dute. Udan, berriz, ez dago gaurik. Gauerdiko eguzkia dute eta hau, hilabete batez, ez da sartzen. Hitz egingo dugu guzti honetan egunen batean.