Kaletik zoaz eta, gutxien espero duzuenean, blogaren sarrera batekin egiten duzu topo. Hori gertatu zitzaidan ostegun gauean. Esaera batek dioen bezala, burua ez dabilenean, hankak ibili behar. Horrela nioan ni ostegun iluntzean kaletik, Oñatiko polideportibo bidean. Igerilekuko aldageletan ahaztu nituen nire seme txikienaren txankletak. Eta, plaza inguruan, Artizarra aurkitu nuen aurrez-aurre. Denboraldi luze batean egon da Artizarra (Venus) arratsaldeko zerutik desagertuta eta agerraldi berri bat hastear dago.
Ziur nago Artizarra denok ikusia duzuela, bera zela jakin ez arren. Begiratu datozen egunetako ilunabarretara, eguzkia sartzen den horizonte aldera. Han izango duzue Artizarraren argi distiratsua, atentzioa deitzen. Altuera irabazten joango da datozen astetan. Hemen igandean etxeko terrazatik ateratako argazki txar bat, baina nahikoan olakoa den erakusteko. Kableen artean ikusten den argi hori da Artizarra.
Hurrengoko sarrera batean proposatuko dizuet aktibitate bat Artizarrarekin. Laster.