Nola neurtuko dugun Lurraren erradioa, era sinple batean azalduta | Nabigatzailea - Blog elcorreo.com >

Blogs

Manu Arregi Biziola

Nabigatzailea

Nola neurtuko dugun Lurraren erradioa, era sinple batean azalduta

Bihar (gaur, segun noiz irakurtzen ari zareten hau) da eguna. Lerro gutxi batzuetan bihar zer egingo dugun eta Lurraren erradioa nola neurtuko dugun azalduko dugu, edozeinek ulertzeko moduan.

Demagun Bergaran gaudela eta eguzkiaren eguerdiko altuera neurtzen dugula.Une horretan hegoaldera Murtziaraino zuzen joango bagina, bidean Lurraren esferatik “jaisten” joango ginateke. Hori dela eta, eguzkia gorago aurkituko genuke han. Eguzkiak gora egin duen angelua, esferaren gainean ibilitako berdina izango zen. Demagun 5ºtako angelua izan dela. Bergara eta Murtzia arteko distantzia neurtuko bagenu, hiruko erregela erabiliz, lurraren zirkunferentzia kalkulatuko genuke eta, L = 2piR erabiliz, Lurraren erradioa lortuko genuke. Distantzia hori zuzenean neurtzerik ez dagoenez, eskala duen mapa batetik aterako dugu.

Puntuak zenbat eta banatuago egon, hobe, gradu erdiko errore bati zaten badugu, erlatiboki garrantzi gutxiago duelako horrek puntuen arteko distantzia angeluarra handiagoa denean. Baina nola erabili beste puntu horiek?

Aurtengo honetan Argentina hego-hegoan dagoen Ushuaiako partaide bat dago. Eratostenesen metodoa aplikatzeko, puntuak meridiano berean egon behar dute. Nola erabili Ushuaiako emaitza, gure meridianotik hain urruti egonda? Ba lagun irudikari bat asmatuz, gure meridianoan dagoena, baina Usuaiaren latitude berean. Mapan ikusi ahal dugunez, Atlantiko ozeanoaren erdian beharko zuen egon, txalupa gainean. Ez dugun or hor, noski, baina Usuhaiakoek esango digute Eguzkia zein altueran ikusiko zuek hark, latitude berean bai daude. Hor ibai, Ushuaiakoek 5 bat ordu geroago egingo dute neurketa, baina balekoa izango da heren datua.

Temas

Astronomia, fisika eta zientziaren inguruko bloga

Sobre el autor

Artxiboa



marzo 2010
MTWTFSS
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
293031