Sarrera honek Matematikaren karnabalean parte hartzen du.
Nola egin erakargarri matematikak ikasleei? Jolasen bidez. Matematikako irakasle bezala behi eta berriro konprobatzeko aukera izan dut. Urtero, Gabonetako oporrena urreko azken klasean ordu oso bat pasatzen dugu logika jokoekin batxilergoko 1. mailakoekin – 2. mailan ilusio optikoetara dedikatzen diot urtearen azken ordu hori, baina hori beste historia bat da-. Logika joko klasikoak izaten dira eta urtero saiatzen naiz joko berriren bat sartzen. Gustura hartzen dute parte ikasleak eta gutxitan bezala hartzen dute parte eta jokoren bat planteatzen didate herak ere.
Orain dela hilabete batzuk norbaitek La habitación de Fermati buruz hitz egin zidan, Luis Piedrahita eta Rodrigo Sopeña-ren 2007ko filma. Jarri egin diet aurten eta pelikula gomendatzera natorkizue.
Ez da garbia izenburua. Fermat entzuterakoak Fermat-en azkeneko teorema etortzen zaigu burura gehienoi. Pierre Fermati egiten dio erreferentzia izenburuak eta benetako problema matematiko bat aipatzen da pelikulan, baina ez Fermatena, Goldbach-en konjetura baizik.
Ez dira batere errealak filmako puntu batzuk. Lau matematikarik zenbait logika joku ebatzi behar dituzte. Baina, joko klasikoak izanda sinestezina da ez ezagutzea. Baina horrela ikuslearen konplizidadea lortzen du eta hau ebazpenean inplikatzea.
Nahiko erakargarria da aktoreen zerrenda eta denen gusturako dago. Alejo Sauras, Lluís Homar, Elena Ballesteros, Santi Millán eta Federico Luppi. Hor ibai, ea norbaitek esaten dion Luppiri hobeto ahoskatzeko. Eskerrak ez dela gehiegi agertzen, benetan nekeza delako berak esaten duena ulertzea.
Akats ugaria urki ditzakegu jarriko bagina. Baina ez dugu horrelakorik egingo. Zerbait duelako pelikula honek eta gogoratzen duen horietarikoa delako. Ikasleak,behintzat, harrapatu egiten ditu. Posible da ohiko leku alternatiboan lortzea. Baina merezi du euro batzuk gastatzea pelikula originala eskuratzen. Matematikako irakasleontzat oparia delako filma hau. Zenbat pelikula entretenigarri jarri ditzakegu ba gure klasetan?
Amaitzeko, hemen dituzue pelikulan planteatzen diren logika jokoak. Soluziorik gabe, noski. Eta, amaieran, filmaren soinu bandako azken abestia, “Los planetas” taldearena.
Hasierako asmakizuna
Esan zein den zerrendako zenbakiek jarraitzen duten patroia