Saretik nabigatzen, Vicente Lopez-en hitzaldi hau aurkitu dugu. Fisika eta kimikako irakaslea izan da Vicente urte askotan eta, bere jubilaziorarte, Parque de las Ciencias de Granada-en egin du lan. Hitzaldia orain dela urte batzuk eman zuen, Malagako Centro Principia-n. Tipo jatorra benetan, estatu mailan dugun zientzia dibulgatzaile onenetarikoa da Vicente.
Merezi du hitzaldia bukaerarte ikustea, zientzia nola dibulgatu behar den erakusten duelako. Ez da inporta bakarrik zer kontatzen duzun. Nola kontatzen duzun da garrantzitsuena. Ezin baduzue hemen ikusi, joan Google Video-ra.