>

Blogs

Manu Arregi Biziola

Nabigatzailea

Lurraren erradioaren neurketa 2010

2009ko martxoaren 26an, Astronomiaren nazioarteko urtearen ospakizunen artean eta Bartzelonako ASTER astronomia elkartearen kidea den Pere Closas-en proposamena jarraituz, estatu mailako 600 ikastetxetik gora Lurraren erradioaren neurketan parte hartu zuten, Eratostenesen jatorrizko esperientzia gogoratuz.

Astronomiaren urtea joan zen baina esperientzia urtero errepikatzea proposatzen dugu, Pere Closasek proposatutako dataren inguruan. Proposamena mundu guztiari zabalik dago, berdin da ikastetxea izan edo pertsona partikularra. Eta munduaren edozein tokitik. Hau da proposamena

Neurriak 2010eko martxoaren 23an hartuko ziren. Gnomon baten laguntzaz eguzkiaren eguerdiko altuera neurtu behar da. Egun horretako lana errazteko, meridiana aurreko astean lortzea proposatzen dugu. , 23an eguneko itzalik motzena neurtu beharko genuke (eguerdiko ordu-batak inguruan gertatzen da). Post honen amaieran duzue azalduta “Azalpen osagarriak”, izenpean nola egin behar den.

Datuen gestiorako, Rafael Ruben Torregrosa eta Pedro Márquez Gallardo-ri esker, Medidaradiodelatierra izeneko web orri bat sortu da, inskripziorako eta martxoaren 23ko datuak jasotzeko. Horren ondoren partaide guztien emaitzak deskargatu ahal izango dira bertatik. Egun gutxi barru izango dugu martxan web orria eta bertan horrelako formulario bat aurkituko dugu inskripziorako eta, martxoaren 23an, antzeko beste bat datuak bidali ahal izateko:

Laburtuz, era eskematikoan, hau izango zen egutegia:

* Martxoaren 22a baino lehen:

Inskripzioa Medidaradiodelatierra web orrian. Ordezkariaren izena, ikastetxearen izena (kasua bada), herria eta herriaren koordenatuak. Eta, posible bada, kontakturako email bat

* Martxoaren 15etik 21era:

Meridiana lortu. Rotuladoreak erabili ahal dira horretarako, hurrengo astean han izango dugula ziurtatzeko eta denborarekin borratu egingo dela ere.

* Martxoaren 23an:

Datuak bidali Medidaradiodelatierra web orrira. Bidali beharreko datuak: izena, herria, herriaren koordenatuak, neurtutako eguzkiaren altuera eguerdian, ordua eta distantzia 40º paralelora.

* Martxoaren 26an (aukeran):

Neurketaren errepikapena, 23an eskatutako dat uberak bidaliz, egun horretan eguraldi txarra izan bagenuen.

Zabaldu mezu hau, ea banaka batzuk parte hartzen dugun aurtengoan ere.

AZALPEN OSAGARRIAK

Aktibidade honekin orain dela 2200 urte Eratostenesek egindako lurraren erradioaren neurketa gogoratu nahi da. Hemen duzue Eratostenesen esperientziaren azalpen garbia Carl Sagan-en Cosmos telesailetik harutakoa.

Hemen azalpen gehiago astronomiaren urtearen orritik hartuta:

* Nola lortu meridiana gnomonarekin? Hemen aurkituko duzue azalpen orokorra. Gure kasuan, ekinoziotik gertu egiterakoan, gnomonaren itzalak marra zuzen bat deskribatuko du,eki-mendebal norabidea. Horren perpendikularra da meridianoa.

* Zein datu bidali? Irudian ikusten duzuten A angelua neurtu behar da, eguzkiaren eguerdiko altuera.

* Zertarako behar dugu 40º paralelora dagoen distantzia? Gure distantzia eta beste partaide batena jasota, gure arteko distantzia dakigu (meridianotik egongo zena). Eta hori behar dugu Eratostenesen kalkulua egiteko.

Osagarri bezala, hemen Pere Closas-en iazko azalpenak.

Temas

Astronomia, fisika eta zientziaren inguruko bloga

Sobre el autor

Artxiboa



marzo 2010
MTWTFSS
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
293031