Bizkaiko Astronomia Elkartearenren foroan, sarean Stellarium dohaineko planetarioaren bertsio berri bat dagoela jakin dugu. Nobedade interesgarriekin dator.
Kontu zibili deskargatzerakoan. Ohiko tokira joaten bazarete, 0.10.3 bertsioa deskargatuko duzue –hau idazten ari garenean, behintzat- eta hori gaizki doala diote. Ondo doan bertsioa 0.10.4 da eta hau deskargatzeko Stellariumen beste orri honetan sartu.
Instalatua urretik, abisu bat. Orain ere Stellariuma erabiltzen baduzue eta gustora ibili bazarete, gorde, badaezbada, duzuen bertsioaren instaladorea, berria ez baduzue gustuko, zaharra ber instalatu ahal izateko.
Nobedade interesgarrienak Configuracion>Complementos en sartuta aurkituko dituzue. Angeluak neurtu ahal dira, gure teleskopioaren okularratik zeri kusiko dugun simulatu ahal dugu, sateliteak aurreikusi eta teleskopioa kontrolatu. Probatzen joan beharko gara.
Aukera hauek ez dira kargatzen programa instalatzen denean. “Complementos” horretara joan eta nahi ditugunak aukeratu behar dira.Hor izango ditugu aurrerantzean. Horrelako zerbait ikusiko dugu gero.
Astronomia gehiegi ez badakigu, agian aukera berri interesgarriena sateliteena da. Programak NORAD TLEko datuak erabiltzen ditu. Ikusi egin behar zein punturaino diren zehatzak. Eta ikusiko dugu transbordadorea ISSra doanean datuak nahiko azkar eguneratzen diren bi ontzi hauen pasadak behar bezala aurresateko. Oraingoz,hemen duzue ISS (Zayra) Stellariumean agertzen den bezala. Ez dakigu zein irizpideren arabera agertzen diren edo ez sateliteak. Jarrita dugun muga magnitudearen arabera izango dela uste dugu.
100. sarrera da hau blogean, horregatik izenburua. Abuztuan hasi ginenean ez genuen espero 100.sarrerara hain azkar heltzea. Baina hemen gaude. Eta jarraituko dugula uste dugu.