Konstelazioak kobazuloetan: Ekain | Nabigatzailea - Blog elcorreo.com >

Blogs

Manu Arregi Biziola

Nabigatzailea

Konstelazioak kobazuloetan: Ekain

Orain dela gutxi, nire anaiaren bitartez, Deba aldizkarian argitaratutako artikulu kurioso baten berri izan nuen: ¿Astronomía en la cueva de Ekain?. Javi Castrok* idatzitakoa da. Ez da horrelako zerbaitekin topo egiten dugun lehen aldia.

Polita izango zen horrelakoen atzean egi puntu bat egotea. Azter dezagun kasu konkretu hau.

Deban(Gipuzkoa) dago Ekaineko kobazuloa, Zestoatik oso gertu. 1969an aurkitutakoa, Wikipediaren arabera “esta considerada como uno de los principales santuarios prehistóricos europeos junto a Lascaux, Niaux y Altamira“. Ekaineko pintura guztien artean ziurrenez irudiko zaldien panela da ezagunena.

Web orrian sartzen bazarete, posible da kobazuloaren bisita birtuala egitea. Artikuluari dagokien pinturak Artzei (Hartzen tokia) izeneko gelan daude. Han, sabaitxo batean, hartza pare bat pintaturik daude. Kobazuloaren toki printzipala dela uste da, beste geletako zaldi gehienak –Zaldei (zaldien tokia) gelako guztiak eta Azkenzaldei (zaldien azken tokia) gelako gehienak- ona begira daudelako. Bitxikeri bezala, aipatu beltzez pintaturik daudela artzak, kobazuloko beste irudiak ez bezala. Eta aipagarria da, baita, pintaturik dauden hartzak modernoak direla eta ez kobazuloetakoak.

Hemen hartzak. Orain dela 13000 urte egindakoak direla uste da. Aipatutako artikuluan aipatzen da garai horretan ziurrenez gelditzen zirela oraindik gaur egun desagertuta dauden kobazuloetako azken hartzak. Eta, artikuluak jarraitzen du, oso bitxia da pinturen egileek artza batzuk ikusi baina beste batzuk pintatu zituztela. Horrek esan nahiko zuen ez zela horrelako hartzik egongo inguru hauetan, baina nik ez dakit hori horrela zen edo ez.

Hartz handia eta txikia zeruko leku berezi batean aurkitzen dira gaur egungo zeruan, Hartz Txikiaren buztanaren azken izarra Ipar izarra delako. Hau da Ipar izarra aurkitzeko erabiltzen den metodo klasikoa. Irudia Jerry Lodrigussena da.

Eta horrela irudikatzen dira Hartzak.

Laburtuz, hauek dira argumentuaren alde dauzkagun puntuak:

1- Pinturan, hartza bat handia da eta bestea txikia.
2- Sabai batean daude pintatuta hartzak eta ez paretan, gainontzeko beste irudiak bezala.
3- Kobazuloko beste irudi gehienak ona begira daude
4- Beste kolore batean daude pintatuta hartzak

Hartz handia eta txikia konstelazioak antzinakoak dira. Askok uste ez bezala, greziarrek ez zituzten konstelazioak asmatu. Beste zibilizazio batzuetatik -Mesopotamiatik, adibidez- hartu zituzten gehienak.

Ekaineko kobazuloko Hartza hauek zeruko hartzen irudikapen bat da? Ezetz uste dugu. Aurretik argumentu horren alde jarritako puntuetatik lehenengo biek daude benetan hipotesi honen alde. Azkeneko biek hartza hauek garrantzitsuak zirela egileentzat adierazten dute, baina ez dute zerura bideratzen. Adituek diote Hartza animali sakratua zela inguru hauetako biztanleentzat. Baina ez du ezerk hau zeruko hartzekin lotzen

Ze argudio dago hipotesiaren aurka? Javier Castro bere artikuluan idazten duen bezala, pinturak egin ziren garaian, Lurraren ardatzaren prezesioa dela eta, zeruko poloa gure Hartzetatik nahiko urrun zegoen. Vega izarra zegoen zeruko polotik gertu eta gure hartzak ez ziren zirkunpolarrak izango, gaur egun ez bezala. Hau da, ez zuten zeruan toki berezirik, gaur egun ez bezala. Ikusi irudian.

Baina posizio erlatiboan aurkitzen dugu arazorik handiena. Izarrak mugitu egiten dira baina orain dela 13 000 zeruko hartza biak gaur egungo antzekoak ziren. Hartza bat handia da eta bestea txikia. Baina Hartz handia eta txikia batabestearekiko alderantziz daude. Ekaineko pinturan, txikia handiaren atzean dago. Konparatu bestela goiko irudiak. Ez dute zerikusirik.

Laburtuz, hipotesi kuriosoa eta interesgarria, baina oso oinarri ahulekoa. Hitz egingo dugu beste sarreraren batean beste kobazulotan dauden pinturen antzeko interpretazioei buruz. Laster izango da.

* Javi Castro Errenteria jaio zen baina Deban bizi da gaur egun. Eta inguru hartako saroi (edo kortak) aztertzen ditu. Aranzadi Zientzia Elkartearen kidea da.

Temas

Astronomia, fisika eta zientziaren inguruko bloga

Sobre el autor

Artxiboa



febrero 2010
MTWTFSS
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728