Vesta, mugimenduan
Aurrekoan Vesta asteroidea ikusteko era erraza azaldu genuen. Distiratsua da oraindik, baina ez da aurkitzeko hain erraza. Algiebaren ondotik pasatzeak asko errazten zuen lan hori.
Saiatu ginen ikusten geu ere aurreko aste-bukaeran Zamoratik. Ikusi genuela uste dugu, nahi zeta Algiebaren distira klana dexente konplikatu. Zoritxarrez, lainotuta egon zen hurrengo egunetan eta ezin izan genuen ikusten genuen argitxoa, Vesta, mugitzen zen edo ez.
Jesús eta Pepak, Vesta-ren argazkia atera zuen joan den otsailaren 17an “Observatorio Urbano del Guadalquivir”etik. Pepe Gómez-i esker dugu horren berri.
Interesgarria argazkia, 21 minututan nola mugitzen den erakusten duelako gehien bat. Zorionak argazkiagatik.