Esan daiteke sei bat hilabetetik behin gertatzen dela Lurretik ikusi ahal dugun fenomeno natural harrigarrienetarikoa: eguzki eklipsea. Urtarrilean izan zen azkena eta Indonesia ingurutik ikusi zen ondoen. Hurrengoa 2010eko uztailaren 11kan izango da, Pazifiko aldetik aldera zeharkatuz.
Txikia da Ilargiak Lurrean sortzen duen itzala eta, hori dela eta, oso toki konkretu batzuetatik ikusi ahal izaten dira eklipse totalak. Ilargiaren itzal hori uztaileko eklipsean Pazifikotik ibiliko denez, barkutik ez badugu egiten, nahiko konplikatua izango da eklipsea nondik ikusi aurkitzea. Polinesiako irla batzuk, Pascuako irla eta Argentina eta Chiletik, baina kasu honetan baldintza kaxkarretan eguzkia sartzen egongo baita. Hemen uda honetako elipsearen mapa eta hemen detaile gehiago.
Eklipse hau ikusteko punturik egokiena Pascuako irla da, ilargiaren itzalak bete betean harrapatzen duelako eta eklipsearen marraren erdian dagoelako. Horrek esan nahi du eklipsearen iraupen luzeena bertatik izango dela.
Dena hartuta dago aspalditik, baina oraingoz posible da bidaia antolatuetan azkeneko toki batzuk aurkitzea. 4000 eurotik aurrera prezioak.
Tira, goazak harira. La Vanguardiak konkurtso bat antolatu du eklipse honen inguruan eta saria 9 egunetako bidaia da, eklipsea Pascuatik ikustera. Shelios taldekoekin izango da bidaia eta saridunaren lana bidaiak irauten duen bitartean La Vanguardiarentzat blog bat idaztea da.
Urtarrilaren 31rarte apuntatu al zen, baina otsailaren 7rarte luzatu dute epea, datorren igande arte beraz. Hemen bases del concurso. Datuak emateaz gain 2 minutuko bideo bat grabatu behar da eta sarean zintzilikatu, norberaren aldeko propaganda eginez.Hemen jarraitu ahal duzue leia. Eta hemen orainarteko hautagaien bideoak.
Barkatuko didate hautagaiek, baina bideoen maila nahiko kaxkarra da. Grazia gutxikoak. Hemen jartzen dugun honek izan ahal ditu oraingoz boleto gehien, baina oso serioa da eta bideoa Gran hermano edo OTn sartzeko prestatzen diren horietako bat dirudi.