HOME, ikusi beharreko dokumentala | Nabigatzailea - Blog elcorreo.com >

Blogs

Manu Arregi Biziola

Nabigatzailea

HOME, ikusi beharreko dokumentala

86400-ri esker HOME dokumentalaren berri dugu. 2009ko ekainaren 5ean estreinatu zen, nazioarteko ingurugiroaren egunean.

HOME-k, gure bizimodua ez dela bideragarria kontatzen du. Gure planetak ezin duela martxa hau luzaro jasan. Baina ez da hor gelditzen. Bizi garen mundua nolakoa den erakusten digu. Egunerokotasunean murgilduta, ez dugu bizi garen mundua nolakoa den benetan ikusten. Zuhaitzek ez digute usten basoa ikusten.

Dokumentala Youtube, zine aretoetan eta DVDn estreinatu zen, aldi berean. Dohain Youtuben eta kostearen truke DVDn, 4,99 eurotan FNACen, dokumentala finantzatu duen PPR enpresa taldekoa. Beste denda batzuetan ere egongo dela suposatzen dugu.

Ekoizleak Luc Besson, El gran azul (1988), Nikita, dura de matar (1990), El quinto elemento (1997), Juana de Arco (1999) pelikulen zuzendaria eta Yann-Arthus Bertrand, naturaren argazkilari ospetsua dira.

Egokiena zinean ikustea izango zen edo Blue-rayn bestela. Benetan ikusgarriak irudiak. Bestela posible da Youtube ikustea edota jaistea lasaiago ikusteko. Jaisteko, beti bezala Keepvid. Argi ibili, kalitate hoberenean MP4n 1,38Gb dauzka eta.

Ez dute usten hemen ipintzen. Youtube-ra jo behar duzue zuzenean. Aurkezpena bai ipini al dugu.

Bukaerako mezua positiboa da. Ez dakit neu hain baikorra naizen.

Ikastetxe guztietan ipintzeko modukoa da, mezua zabaldu ahal izateko. Ikustea nahi baduzue, klikatu hemen.

Temas

Astronomia, fisika eta zientziaren inguruko bloga

Sobre el autor

Artxiboa



enero 2010
MTWTFSS
    123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031