Hubble teleskopio espaziala, Buenos Aires-etik | Nabigatzailea - Blog elcorreo.com >

Blogs

Manu Arregi Biziola

Nabigatzailea

Hubble teleskopio espaziala, Buenos Aires-etik

Hitz egin dugu aurretik Sur Astronómicoren Club Sur Astronómico foroaren inguruan. Aktibitate handia eta benetan bariatua forokoa. Agian gehien harritzen gaituen afizionatua Enzo de Bernardini argentinarra da.

Berak ateratako bi argazki gaurkoan Buenos Airesetik biak, azkeneko udazkenean. Iridium satelite baten distira lehenengoan. Errazak dira ikusteko telefonia mugikorrerako erabiltzen diren satelite hauen flash ikusgarriak. Azalduko dugu, hurrengo batean, nola ikusi. Argazkia ulertzeko, kontutan izan 25 segundoko esposizioa duela. Errealitatean ikusten dena mugitzen den argi bat da, distira irabazten doana laster berriz itzali arte. Argazkiak hemen ikus dezakezuen arrastoa usten du.

Interesgarria da argazkia goian ezkerraldean agertzen den izarra Sirius dela, gure zerutako izarrik distiratsuena. Erraz ikusiko duzue neguko gau hauetan, hegoaldera begira jartzen bazarete. Erreferentzia ona da flash hau zein distiratsu aizan zen nabaritzeko. – 7 magnitudera heldu zen. Argazkia handiagoa ikusi ahal duzue hemen.

Kuriosoagoa da bigarren argazkia, nahi zeta itxuraz hain ikusgarria ez izan. Hubble espazioko teleskopioa da, Pleiadetatik gertu igarotzen. Ipar hemisferioko biztanleentzat argazki arraroa da hau, Pleiadeak buruz behera agertzen ba idira. Horrela ikusten dira beste hemisferiotik.

Klikatu hemen handiagoa ikustea nahi baduzue.

Zuen kabuz ikustea nahi baduzue, begiratu zuen kokaguneko aurreikuspenak Heavens-aboven. Baina ez espero Hubble gure latitudetatik hain gorenean ikustea. Hemendik Hubble ikusterik dugunean nahiko behean ikusten da hegoaldean.

Temas

Astronomia, fisika eta zientziaren inguruko bloga

Sobre el autor

Artxiboa



enero 2010
MTWTFSS
    123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031