Zeru izartsura begiratzen dugunean, hor goian aldaketarik ez dagoela dirudi. Ez ba. Aldaketak badira hor goian, naiz eta nabaritzeko denbora epe luzeak behar. Baina badira geuk nabaritzeko moduko aldaketak, arreta jarri zeta nora begiratu jakinda.
Aldaketa nabarmenei buruz hitz egin dugu eta hitz-egingo dugu aurrerantzean: planeten mugimenduak. Beste aldaketa batzuk, berriz, konplikatuagoak dira jarraitzeko. Hori da izarren distiraren aldaketaren kasua. Ezagun eta errazenetarikoa Perseus konstelazioan dagoen Algol izarrarena da. Arabiarrek ipini zioten izena eta zerbait arraroa nabaritu zuenaren adierazlea da, deabruaren burua esan nahi du hitzak heren hizkintzan. Helduko da Algolen txanda. Epsilon Aurigaen txanda da oraingoan, Almaaz.
Konstelazio bateni zarrak distiraren arabera izendatzen dira. Alfa distiratsuena, Beta bigarrena, … Epsilon Aurigae, beraz, Auriga (Gurdi gidaria) konstelazioaren bosgarren izar distiratsuena izango zen. Baina bere distira aldakorra da. Arrazoi ezberdinak daude izar baten distira aldatzeko. Ez dago garbi zergati kaldatzen den Epsilon Aurigae-n distira. 27 urtetik behin etab i urtez, izarra apur bat itzaltzen da, 3. magnitudetik 4. pasatuz. Hau da, nahiko distiratsua den izar honek distira apur bat galtzen du eta fenomenoa bi urtez luzatzen da.
Epsilon Aurigae Algolmotakoen artean sailkatuta dago. Horrek esan nahi du objekturen bat jartzen dela izarra et agure artean, Algol-en bezala. Hori uste da behintzat. Objektua oso handiak izan behar du, bi urte behar ba iditu igarotzen. Eta ez da oso uniformea izan behar, tartean distira igoera batzuk ere badirelako. Hori dela eta adituek uste dute bestei zarren bat dabilela Almaazen inguruan eta hau Almaazen materia xurgatzen ari dela. Materia honek disko erraldoi bat osatuko zuen bigarreni zarraren inguruan, distira aldaketaren zergati.
2009ko abuztuan hasi zen eklipsea. Munduko teleskopio onenak har abegira daude, ea oraingoan arrazoia behingoz argitzerik dagoen.
Izarraren aldakortasuna konprobatzea nahi? Ez da erraza, baina saia gaitezen. Auriga konstelazioa aurkitzea da lehenengo gauza. Errazena Orioneko gerrikoa aurkitzea da, hegoaldera gauen bagiratuz nahiko erraza urkitzen dena. Jarraian dauden hiru izar nahiko distiratsu dira. Eta handik, mapari begira, saltok asaltoka, Auriga aurkitzen da, nahiko goian zeruan.
Almaaz irudiko triangelu isoszelearen goiko erpina da. Normalean bere distira triangeluaren oinaren eskerreko izarrenaren parekoa da -? Aurigae-. Baina minimoan –orain- oinaren eskuineko izarrenaren antzekoa da -? Aurigae-.
Hemen duzue Auriga orain dela urte batzuk ateratako argazkian. Udazkena zen eta Auriga horizontetik ateratzen ari zen, gauaren hasieran. Gonbidatu berezi bat argazkian, Holmes kometa.
Hemen Auriga, handituta.
Beste hau urtarrilaren 22an ateratakoa da. Argi kutsadura asko, hodei batzuk tartean eta argazkia ateratzeko aukera bakarra, hau ateratzeaz bat guztiz kubritu zen zerua eta.
Igartzen al duzue desberdintasuna? Egia esanda, begi-bistaz argazkietan baino nabariagoa zen orain ? distiratsuago adela eta Epsilon aurigaen distira ? izarrenaren antzekoa dela. Epe luzea dugu ikusteko, eklipsea beste 18 hilabetez luzatuko delako. Konprobatu dezagun.