>

Blogs

Manu Arregi Biziola

Nabigatzailea

Urteko tontakeria entzun nuen ostiralean

Urtarrilaren 17an gaude eta ostiralean entzun nuen ziurrenez urteko tontokeria izango dena, hamarkadakoa agian. Aurreko hamarkadakoa, agian, behin taberna batean komentatzen entzun genuena izan zen. Egun haizetsua zen eta, urte bisustuak besteak baino haizetsuagoak direla zioen batek. Euskal Herriko udazken parteko hego haizeari buruz ari zen. Nola jakingo du klimak nola kontatzen ditugun geuk urteak!!

Ostiralekoa horren parean dago. Denetik saltzen duten estatu mailako denda handi horietakoa zen eta kamarentzat motxila bat aukeratzen ari ginen. Han, ondoan, horrelako lekutan saltzen dituzten teleskopio horietakoak, nahiko kaxkarrak -ez prezioan, noski-

Bikote bat zebilen dependienta batekin hitz egiten teleskopioei buruz informazioa jaso nahian. Opari baterako nahi zuten teleskopioa, edo inpresio hori ematen zuen. Harri eta zur geratu nintzen dependientak teleskopio luzeak eta finak -errefraktoreak- planetak ikusteko zirela eta beste potoloagoak -erreflektoreak- KONSTELAZIOAK IKUSTEKO zirela esan zuenean.

Non izan zen gutxienekoa da, horrelako leku gehienetan gertatzen direlako horrelakoak. Konbertsazioan parte hartu ez izanaz damutzen naiz. Baina inora joateko presaka gabiltza beti eta ez zait gustatzen inor lotsa araztea.

Konklusioa: teleskopioa bat erostea nahi baduzue, ez jo horrelako lekuetara. Bilatu inguruan nor dakien zerbait teleskopioen inguruan, astronomia elkarte bat edota galdetu interneteko foro espezializatuetan.

Temas

Astronomia, fisika eta zientziaren inguruko bloga

Sobre el autor

Artxiboa



enero 2010
MTWTFSS
    123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031