Perihelio zoriontsua! | Nabigatzailea - Blog elcorreo.com >

Blogs

Manu Arregi Biziola

Nabigatzailea

Perihelio zoriontsua!

Ulertu al duzue txistea? Agian zuetako askok ez, Astronomia dakiten batzuk barne. Erabiltzen dugun egutegiak oinarri astronomikoa badu ere, urtearen hasierako eguna guztiz arbitrarioa da. Ikus dezagun zergatik.

Lurraren orbitan bizpahiru puntu daude urtearen hasierako puntu bezala aukeratzeko modukoak, batzuk beste batzuk baino egokiagoak. Puntu posible horietako bi aukeratutako puntutik gertu daude, txistearen Eguzkiari harritzeko zergati gehiago emanez.

Egun berezi horietako bat neguko solstizioa da –abenduaren 21ean izan zen-. Bestea, ez hain egokia urte hasiera bezala aukeratua izateko, atzo, urtarrilaren 3a, gertatu zen. Lurra bere periheliotik -orbitaren Eguzkiarekiko punturik gertuena- igaro zen. Gure urte hasierak, berriz, urtarrilaren 1ean dira, arbitrarioki aukeratutako egun bat. Aurrerago azalduko dugun ola aukeratu zena gun hau. Baina goazen solstizio, urtaro eta perihelioekin.

Lurrak orbita eliptikoa deskribatzen du eguzkiaren inguruan. Eguzkiarekiko puntu gertuenetik pasatzen garenean udan gaudela pentsatzea nahiko logikoa da. Baina arrazonamendu hori behera dator gure udan Hego Hemisferioan neguan daudela konturatzean. Atzo pasa zen Lurra Eguzkiarekiko puntu gertuenetik –perihelioa-. Igarri al zuen inork bero gehiago?

Urtaroak, berez, Lurraren errotazio ardatzaren inklinazioagatik dira. Goiko irudian ikusi ahal duzuen ola jotzen duten eguzki izpiak abenduaren 21ean. Eguzki izpiek bete betean jotzen dute Hego Hemisferioan. Uda da. Hemen, berriz, eguzki izpiek zeharka jotzen dute, indar gutxirekin. Negua da. Eta zirkulu polar Artiarrean gaua da etengabe. Eta Lurraren orbitaren beste aldean, egoera justu alderantzizkoa da, jarraian datorren irudian ikus dezakegun bezala. Kontuz irudia ez bai da aurtengoa. Horregatik jartzen du neguko solstizioa abenduaren 22an dela eta ez 21ean.

Ez dakigu El señor enviñeteadok bere txistea sakontasun osoz ulertzen duen. Kanpotik ikusita, zentzurik gabeko egun batean ospatzen dugu urte berria, bi puntu berezi artean,gainera, neguko solstizioa eta perihelioa.

Zergatik ospatzen da ba urte berria urtarrilaren 1ean? Aurrekoan idazti genuen bezala, Zirkunsizio eguna ospatzen dugu. Nazaret-eko Jesus, hau paradoxa, judutarra zen. Abenduaren 25ean jaio eta, judutarren ohiturari jarraituz, zortzi egunetara zirkunzidatu eta izena ipintzen diote. Eta hor ezarri zuen Elisa katolikoak urte berri eguna.

Antza denez, urtarrilaren 1a zen erromatarrentzat ere urte berria. Hasiera batean martxoan hasten zen, kanpaina militarrekin batera. Horren lekuko hilabete batzuen izena. Septiembre, adibidez, zazpigarren hilabetea zen. Baina martxora aurreratu zuten urte hasieran aukeratzen zirelako kontsulak. Urtarrilean aukeratuz gero, garaiz helduko ziren martxoko kanpaina militarren hasierara. K. a. 153 urtetik izan zen horrela. Batzuk diote Julio Cesarrek solstiziora aldatzean ahi izan zuela urte hasiera, egutegi juliotarra ezarri zuenean, baina Senatua kuko egin zion proposamen horri.Baina, zoritxarrez, ez dugu ukapen horren zergatirik aurkitu.

Amaitzeko, esan kasualitate hutsa dela gaur egun solstizioa eta perihelioa bata bestetik hain gertu izatea. Lurraren errotazio ardatza mugitu egiten da peontza bat bezala. Ondoko irudian ikus dezakezue prezesio deritzon mugimendua, oso azeleratua. Lurraren ardatzak 26 000 urte inguru behar ditu osatzeko. Hori dela eta, solstizioa eta perihelioa banatzen joango dira eta banatuta egon dira.

Atzo, urtarrilaren 3an 00:09 UTn (01:09 ordu ofizialean) pasa zen Lurra periheliotik. Beraz, egun bateko atzerapenarekin: PERIHELIO ZORIONTSUA!

Temas

Astronomia, fisika eta zientziaren inguruko bloga

Sobre el autor

Artxiboa



enero 2010
MTWTFSS
    123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031