Espero dut inor kez hartzea gaizki atzoko Inuzente eguneko broma. Helburu bakarra, irribarretxo bat probokatzea besterik ez zen izan.
Gure Universe Today-ko “kontaktua” asmatutakoa zen. Euskaratuta Jon Gezurrak esan nahi du, kasualitatez.
Egi bakarra zegoen atzokoan: benetan gustura emango genukeela horrelako albiste bat, sortuko balitz. Gauza argitzea ere komeni da. Ezinezkoa da Ilargian helikopteroan ibiltzea. Helikopteroak airea behar dute sustengatzeko eta Ilargian ez dago atmosferarik.
Egiptoko piramideak estralurtarrak egindakoak direla esatea, guztiz absurdua da. Keopseko Piramide Handia ez zen egun batetik bestera sortu. Egipton egondakoak bazarete, ikusiko zenuten piramideak, hasieran, txikiagoak zirela eta beste material batzuekin eginikoak –adobea, oker ez bagaude-. Piramide Handia prozesu horren gailurra besterik ez da. Eta Keopseko piramidearen neurrietatik atera ahal diren “datuei” buruz esan, neurrietatik abiatuz kalkulu egokiak eginez posible izango zela momentu honetan zenbat diru duzun poltsikoan “kalkulatzea”. Horrek ez du esan nahi, noski, egiptziarren datu hori ezagutzen zutenik, noski.
Piramide eta bere “egile” estralurtarren gaiarekin amaitzeko, esan guzti zezinezkoa del ahori horrela izatea eta inongo arrastori kez aurkitzea gaur egun han. Metal zati txiki bat, tornilotxoa, estralurtar baten hile bat,… Halako leku arkeologiko batean, milimetroraino aztertzen dira aztarna guztiak, eta ez da horrelako ezer agertu. Batzuk esango dute ez zutela inongo arrastorik utzi geuk ez jakiteko. Betiko konspirazio absurdua.
Hark guztiak duen azalpen bakarra sinpleena da. Egipziarrek egindakoak direla piramideak, garai hartako tresnak erabiliz: harria, egurra, sokak,.. Sarri ez gara ohartzen, baina egipziar haiek gu bezalakoak ziren, inteligentzia berberarekin. Faraoi baten botereak, beregan batzuk zuten sinesmena eta beste batzuen derrigorrezko lanak azaltzen du bestea. Harrigarria bada ere.
Amaitzeko, esan Obamaren argazki hori Googletik ateratakoa dela, inongo manipulaziorik gabe. Frogatu bestela. Baina kartelean irakurri dezakeguna: “ALDAKETA. Sinestu al dugu” ezin aprosozagoa izan bromarako.