Egun berezi hauek ospatzeko The Pogues-en «Fairytale of New York» azkenaldi honetako gabon kantarik ederrenetarikoa.
1987ko abestia da eta 2000. urtean hil zen Kirsty MacColl-ek parte hartzen du. Britaina Handian Gabonetako klasikoa bihurtu da abestia.
Abesti tristea da. Mozkor batek, Gabon gauean, New Yorken gazteagoa zen garaiak gogoratzen ditu, bere neska-lagunarekin zoriontsua zenean.
Abestiak, urteko garai honek bezala, mundu hobeago bat posiblea dela gogorarazten digu. Bitartean, zoriontsuak izaten ahalegindu.