Orain dela aste batzuk albiste kurioso hau irakurri genuen Magonian: “Más de un tercio de los españoles (34,2%) viven en un universo precopernicano en el que el Sol gira alrededor de la Tierra, según la Encuesta de percepción social de la ciencia y la tecnología en España 2006, encargada por la Fundación Española para la Ciencia y la Tecnología (Fecyt) y hecha a partir de más de 7.000 entrevistas.”
Kuriositatez, gure ikasleekin inkesta horren bertsio sinplifikatu bat Bergaran egitea bururatu zitzaigun. DBH4ko Astronomiako ikasleekin egin genuen abendu hasieran. Soziologiaren ikuspuntutik izango ditu bere pegak gure inkestaren metodologiak, baina nahiko emaitza interesgarriak lortu ditugula uste dugu. Beste horiek egin duten hain inkesta luzean konplikatua izango da inkestatuak arretaz erantzutea galdera guztiei. Oso sinpea izan zen gurea, 6 galdera besterik ez bai zituen eta. Erantzunekin batera nkestatuaren jaiotze urtea, ikasketa maila eta sexua era jaso genituen.
Klase ordu batean egin genuen inkesta, arratsaldez, 4tatik 5etara. 17 ikasle ziren eta, guztira 141 elkarrizketa izan ziren. Asmoa elkarrizketatuek benetan zer pentsatzen zuten adierazte azen gure helburua. Ez genuen ezer konkretua aurkitzerik nahi, kalean zer dagoen ikustea baino.
Ikasleek konprobatu zuten lehenengo gauza, astirik gabe bizi garela da. Askok eta askok ez zuten 2 minutu izan neska-mutikoei dedikatzeko, presak abai zebizten eta. Jarraian dauzkazue galderak, bakoitz abere erantzun zuzenarekin. Hiruz iren, kasu guztietan, erantzun posibleak: Bai, Ez, Ez dakit
1. Kontinenteak mugimenduan egon dira milioika urtetan zehar eta mugimenduan jarraitzen
Erantzun zuzena: bai
2. Lehen gizakiak dinosauruen garaikideak izan ziren
Erantzun zuzena: Ez, dinosauruak milioika urte aurretik bizi izan ziren
3. Gizaki eta tximinoek arbaso komunak dituzte
Erantzun zuzena: Bai. Normalean esaten den ez bezala, gizakia ez dator tximinotik. Arbaso komunak ditugu tximinoekin
4. Adan eta Eva existitu egin ziren
Erantzun zuzena: Ez. Batek erantzun zuen bezala, sinbolo bat da (sinestunentzat, gehitzen dugu geuk)
5. Eguzkiak Lurraren inguruan biratzen du
Erantzun zuzena: Ez. Lurrak biratzen du Eguzkiaren inguruan.
6. Izarrak eguzkiak diraErantzun zuzena: Bai. Gauez ikusten ditugun izar guztiak eguzkiak dira, gurea baino handiagoak batzuk et atxikiagoak beste batzuk.
Hemen emaitzak, komentario batzuekin batera:
Garbi dagok aleko jendeak oso garbi duela kontinenteak mugimenduan daudela. Ez genuen hain erantzun ona espero.
Espero genuena. Hala ere, positibotzat hartzen dugu erdiek jakitea erantzun zuzena.
Ondo. Darwin txapeldun gure artean. Edo hori ematen du behintzat.
Hau bai arrigarria et ahoregatik sarrera honen titulua. %40ak dio Adan eta Eva existitu egin zirela. %55ak ezetz. Kuriosoenaz era izan da. Batzuk baiezkoa eman diotela galdera honi eta aurrekoari. Ez dugu ulertzen zela den posible hau.
Beste inkestaren antzeko emaitza. %54ak ezetz dio eta %36ak baietz. Baina arrigarria da baita %11 horren ez jakintasuna. Galdera pentsatu eta gero ez dute erantzuna jakin izan.
Kaleko jendearen %40 besterik ez daki izarrak eguzkiak direla. Lan handia dugu aurretik astronomia dibulgatzaile eta zientzietako irakasleok.
Honaino emaitzak. Norberak atera ditzala bere konklusioak. Eta, irakaslea bazara, errepikatu zure ikasleekin antzeko inkesta bat. Bidali guri emaitzak mnarregi@gmail.com eta zintzilikatuko ditugu hemen.
Inkestaren unibertsoaren inguruko datu batzuk amaitzeko. Elkarrizketatuen % 46 gizonezkoa zen, %54a emakumezkoa. Adin tarte eta ikasketa mailaren datuak bi taulatan jarraian