Tira, “Aprenda inglés en 15 días” iragarkien estilora geratu da, baina hau posible izango da, lainoek ez badute oztopatzen behintzat.
Hau blogaren lehenengoetariko sarrera baten jarraipena da, Jupiter ibiltaria, eta informazio gehiago nahi izanez gero, hara jo. Erretrogradazioaren ostean Jupiterrek bere ohiko mugimenduaren norantza berreskuratu zuen urrian eta abuztuko posiziotara bueltatzen ari da orain. Oraingoan Hego hemisferiotik nola diren gauzak ere azalduko dugu, lagun dezentek jarraitzen dutelako bloga handik.
Garbi dago planetak mugitzen direla. Keplerren legeak jarraituz, zenbat eta gertuago Eguzkitik, gero eta azkarrago. Zailagoa da, horregatik, urrutien dauden planetan mugimenduak jarraitzea. Baina nahiko erraza besteekin. Jupiterrek bere mugimendua jarraitzeko aukera ezin hobea eskaintzen digu aste baten epean eta gauaren lehenengo ordutan.
Oso erraza da Jupiter gau hauetan aurkitzea, zeruko “izarrik” distiratsuena delako. Jupiter. Aurkitzeko nahikoa da gauaren hasieran hegoaldera begiratzearekin. Iparraldera Hego hemisferiotik.
Capricornio konstelazioaren bi izarrek egingo dute erreferentzia lanak. Hiriburu batetik begiratzen badugu ez dira ikusteko oso errazak izango, baina leku egoki bat bilatzen badugu, posible da.
Hau da abenduaren 8tik 17ko mugimendu sekuentzia, hiru pausotan:
Desberdin ikusten dira gauzak hego hemisferiotik. Horrela ikusiko dute handik.
Kontuz eskalarekin. Erreferentziazko bi izar horiek ez daude bata-bestetik oso urruti. Hiru bat Ilargi sartzen dira heren artean.
Badakigu batzuei oso gauza konplikatua dela irudituko zaizuela, baina ematen duen baino errazagoa da. Saiatzen ez bagara, ez dugu lortuko. Hori ziur.