Has gaitezen ostiraleko bideoa gogotuz
Helioz beteriko globoekin espaziora gauzak bidaltze hau aspaldiko gauza da. Zoro hauel 2000. urtetik ari dira honetan: BEAR (Balloon Experiments with Amateur Radio) deitzen da heren abentura eta errekor aipagarriak lortu dituzte dagoeneko, heren web orritik ateratako taula honetan ikus dezakegun bezala:
Abuztuaren 22an, BEAR-3 saiakeran, 35 kilometro eta erdirako altuerara heldu ziren. Hala ere ez zuten SABLE-3aren errekorra gainditu. 35,84 kilometrotara heldu ziren orduan, orain baino 400 bat metro gehiago. Jarraian datorren irudia SABLE-3k 2007ko abuztuaren 11n ateratakoa da, 35 kilometrotako altueratik. Eta bideoa aurtengo abuztuaren 24koa da, BEAR-4 misioan.
Altuera horretan atmosfera lurrazalekoaren %1a besterik ez da, tenperatuta -50 eta -70º C-koa, horizontea 740 km ingurura dago -4 kmtara lurrazaletik-, izarrak ikusten dira egunez eta izpi kosmikoak oso arriskutsuak dira.
Jende mordoa dabil halako gauzetan munduan zehar. Y hay mucha gente por ahí en esto. Hemen dauzkazue batzuk.
Orain dela urte bete izan genuen halako gauza baten berri lehen aldiz. Agian orain arte ezagutu dugun esperientziarik ederrenetarikoa, gainera. Cambridgeko unibertsitateko ikasle batzuk, 12 urteko neska/mutiko batzuen laguntzaz, panpinezko hartzatxo batzuk bidali zituzten espaziora. Hemen ondoan argazki bat eta jarraian beste batzuk eta hemen informazio gehiago.
Berez ez da saila horrelako esperientzia bat egitea. Globo erraldoi bat eta helio botila bat besteri kez da behar. Grabatzean ahi izanez gero, kamara arin bate re beharko dugu eta GPS emisore bat. Kameran gelditzen dira argazki eta irudi guztia keta beharrezkoa da GPSa bidalitakoa lurrera erortzen denean errekuperatzeko.
Behin globoak altuerarik handiena hartzen duenean, globoa eztanda arazi behar dugu, errekuperatu ahal izateko. Bestela, bidalitakoa lurreratu egingo zen, baina auskalo non eta noiz. Bergarako Angiozar auzoko jaixetan santu bat hartu eta helioz beteriko globoekin gora bidaltzen dute. Santuaz gain, ohartxo bat bertan, jasotzen duenak parte eman ahal izateko. E zohi da oso urruti joaten baina, urte baten, Salamancaraino heldu zen. Ez dela gutxi.
Badago arazo txiki bat, ez pentsa. Udaberri honetan saiatu ginen horrelako bat egiten Bizkaiko Astronomia Taldearen kide baten laguntzaz. Helio botilak garestiegiak direlako ez genuena urrera egin. 400euro inguru botila handiak, Bergaran gutxienez. Azken urte hauetan asko ig oda helioa, BEARekoek heren taulan adierazten duten bezala. Hidrogenora pasa dira hera korain. Ez da errez ahori hemen egitea. Hidrogenoa erregaia da eta ez da lortzeko erraza. Globoekin gauzak espaziora bidaltzen ibili diren batzuk guztia 100 eurongatik lortu dutela diote. Baten batek oparituta lortuko zuten helioa eta globoa orduan.
Aulkiarenarekin amaituko dugu. Hemen duzue haren making of-a. Kamerak oso arinak izan behar dute, aulki bera bezala. Eta aulkiaren gainean dagoen tramankulu hori aulkia zuzen mantentzeko izango dela suposatzen dugu.