Ilargiratze faltsuak (II) | Nabigatzailea - Blog elcorreo.com >

Blogs

Manu Arregi Biziola

Nabigatzailea

Ilargiratze faltsuak (II)

Ezagutuko duzue Los Cazadores de Mitos. Discovery Channel-eko serie honetan, aspalditik, mito desberdinak frogan ipintzen dituzte. Ikusgarritasunaren bila ari dira beti (telebista da), baina, noizean behin, gauza interesgarriak egiten dituzte. Ilargiratze faltsuen inguruan, aurreko denboraldiko kapitulu batean, erabiltzen diren frogarik garrantzitsuenak aztertzen dituzte. Youtuben dago kapitulua, bost zatitan. Editatu gabe daude eta, hori dela eta, gai batzuk zati batean hasi eta beste batean jarraitzen dute. Bideo bakoitzaren aurretik, bertan zein gai aztertzen diren komentatzen dugu.

Interesgarriak dira ikusteko eta gordetzeko. Deskargatu ahal izateko, sartu web orri honetan Keepvid eta ipini goian zati bakoitzaren youtubeko helbidea.

1/5 zatia:

Argazki batzuetan agertzen diren itzal ez paraleloen gaia aztertzen dute. Ilargiaren maketa batean argi iturri bakar batekin hori posible den edo ez ikusten dute.

Gehien entzuten den “frogetariko” bat, estatubatuarren ikurrinak “ondeatu” egiten duela dioena da. Ilargian ezin da horrelakorik gertatu, atmosferarik ez dagoelako. Hutsaren kamera batean aztertzen dute.

Astronautaren botaren aztarna (argazki famatua) berregiten saiatzen dira. Batzuk diote hori ez dela posible, Ilargiaren grabitate baxua dela eta.

2/5 zatia:

Botaren aztarnaren gaiarekin jarraitzen dute.

Argi iturri desberdinen gaiarekin jarraitzen dute.

Hutsaren kamara batean Apollo XV. misioan egindako esperientzia bat berregiten saiatzen dira. Luma eta mailuka bat, hutsean, biak batera heltzen direla lurrera, marruskadurarik ez dagoelako. Hemen dauzkazue Apollo XV. Misioko esperimentua, kapituluaren 2. atalaren aurretik.

3/5 zatia:

Botaren aztarnaren 3. zatia.

Astronauten Ilargiko ibilera “xelebrea” estudioan egin ahal den edo ez aztertzen dute.

4/5 zatia:

Ikurrinaren mugimenduaren bigarren zatia.

Ilargiko ibilera aztertzeko, erorketa askean dagoen abioi batean errepikatzen saiatzen dira. Oso kuriosoa.

Apollo misioetan islatzaile desberdinak utzi zituzten Ilargi azalean, hemendik bidalitako argi laserra islatzeko asmoarekin. Joan etorrian izpiak behar duen denbora neurtuz, Ilargira zein distantziara dagoen neurtu ahal daiteke. Hauek behatoki batera joan eta han egiten dute froga.

5/5 zatia:

Islatzaileen frogaren bigarren zatia

Temas

Astronomia, fisika eta zientziaren inguruko bloga

Sobre el autor

Artxiboa



octubre 2009
MTWTFSS
   1234
567891011
12131415161718
19202122232425
262728293031