Galileoren gauak | Nabigatzailea - Blog elcorreo.com >

Blogs

Manu Arregi Biziola

Nabigatzailea

Galileoren gauak

Aurten astronomia zaletuek Astronomiaren urtea ospatzen ari gara, orain dela 400 urte Galileo Galileik lehen aldiz katalejo batekin zerua miatzen hasi zela oroitzeko. Ber aizan zen lehena Ilargiko kraterrak ikusten, Jupiter eta bere sateliteak, Saturno (bere eraztuna ez identifikatu arren), Artizarraren faseak,…

Hitzordu ugari antolatu dira urtean zehar. Aste-bukaera honetan Galileoren gauak izeneko ekintza antolatu da, kaleko jendeari Astronomia gerturatzeko asmoz. Horretarako Astronomia elkarteek hitzordu desberdinak antolatu dituzte, eta horren artean, behaketa publikoak teleskopiotik. Hauetan bertaratzen den edonork Galileok aurkitu zuen zeruaren zati bat ikusteko aukera izango du: Ilargia,bere kraterrekin eta Jupiter eta bere sateliteak. Objektu hauek eta ez beste batzuk, hauek direlako gauaren lehenengo orduan, behaketak izango direnean, ikusten direnak.

Mundu mailako antolatu den aktibitatea da. Hemen inguruan dagokigunari, hauek dira hitzorduak:

BIZKAIA

Urriaren 24, larunbata, 20:00tan hasita

Non: La Arboleda (Trapagaran), Parkotzako lakutxoaren ondotik

Zer?: Ilargia, Jupiter eta zeruko beste objekturen behaketa.

Antolatzailea: Bizkaiko Astronomia Taldea

GIPUZKOA

Urriaren 24, larunbata, 20:00tan hasita

None: Bergara, Martin Deunaren enparantzan

Zer?: Behaketa publikoa. Astronomi ataldeak bi teleskopio handi, bi Galileoscope eta beste teleskopio baten irudiak pantaila batean proiektatuko ditu.Teleskopioetatik ikusi ahal izango ditugun objektuak Ilargia eta Jupiter izango dira.

Antolatzailea: Ilatargi Astronomia Taldea, Bergarako Udala eta Aranzadi Ikastolaren laguntzaz

NAFARROA

Hitzordu ugari. Hemen dauzkazue guztiak.Behaketa publikoei dagokionez:

Urriaren 23, ostirala, 21:00tan hasita

Non: Iruña, Nafarroako Unibertsitatean, Liburutegi eta Errektorautzaren aurrean.
Zer?: Ilargia eta Jupiterren behaketa.
Antolatzailea: Nafarroako Astronomia Elkartea

Urriaren 24, larunbata, 21:00tan hasita

Non: Iruña, Castillo plazatik

Zer?: Ilargia eta Jupiterren behaketa.
Antolatzailea: Nafarroako Astronomia Elkartea

Estatu mailan, ondoko mapa honetan aurkitu ditzakezue aktibitateak.
Mundu mailako ekintzak aurkitu ahal izateko, onena herrialde horretako nodora joatea da.

Ez nuke amaitzerik nahi Astronomiaren urtearen ospakizuneko gure koordinatzaileen lana goraipatu gabe. Hiru andere gainera, ezin egokiagoa, ÁGORA pelikulak, nolabait, Astronomian andereek izan duten paperaren gaia atera duelako. Montse Villar (Instituto de Astrofísica de Andalucía), Astronomiaren urtearen estatuko koordinatzailea, Blanca Troughton (Sociedad Malagueña de Astronomía), estatuko astronomia elkarteen koordinatzailea eta Sensi Pastor (Agrupación Astronómica de la Región de Murcia), beste gai batzuren artean, Astronomiaren urtea dela eta sortu den sortzaile eta moderatzailea, ElUniversoparaquelodescubras. Mila esker, hirukote! Primeran burutzen ari zarete zuen lana!

Temas

Astronomia, fisika eta zientziaren inguruko bloga

Sobre el autor

Artxiboa



octubre 2009
MTWTFSS
   1234
567891011
12131415161718
19202122232425
262728293031