Timelapse zoragarri bat | Nabigatzailea - Blog elcorreo.com >

Blogs

Manu Arregi Biziola

Nabigatzailea

Timelapse zoragarri bat

Sareari esker Tom Lowe-n timelapse honen bezalako gauza zoragarriak eskura dauzkagu. Ez da lehena eta aurrekoei begirada bat botatzea merezi du, baina, oraingo honetan, gauza izugarri polita lortu du. Bere osotasunean gozatzeko joan hona vimeo eta pantaila osora ikusi. Jarri bolumena eta gozatu. Irudi ederrak, oso musika egokiarekin lagundutakoak..

Kontutan izan ikusten ari garena argazki sekuentzia luze bat besterik ez dela, bat abestearen jarraian jarritakoak.. Ez doa denbora gehiegi honetan, baina azkar ikasten du eta irudimen handiko gizona da. Hemen ikus dezakezue kamara argazki sorta ateratzen. Traveling-ak egiteko muntatzen dituen errailak ere ikustekoak dira . Tom Lowe-i buruz gehiago jakiteko, hemen duzue elkarrizketa bat: elkarrizketa.

Timelapse hau deskargatu nahi izanez gero, klikatu hemen. Sekuentzia honen zati bat Yosemiteko parkean atera zuen. Ez dakit inoiz bertan egoteko aukera izan duzuen. Inon ez dut ikusi Esne Bidea han ikusi nuen bezala.

Bere beste lanak ikustea nahi izanez gero, hemen dituzue.

Temas

Astronomia, fisika eta zientziaren inguruko bloga

Sobre el autor

Artxiboa



octubre 2009
MTWTFSS
   1234
567891011
12131415161718
19202122232425
262728293031