Esploratzaileak | Nabigatzailea - Blog elcorreo.com >

Blogs

Manu Arregi Biziola

Nabigatzailea

Esploratzaileak

Orain Edurne Pasaban eta Alberto Iñurrategi erronka berrien aurrean daudela, iaz idatzi genuen artikulu bat errekuperatzeko momentu ona dela uste dugu. Blogaren lehenengoetariko sarrera izan behar zen, baina gaur arte atzeratzen joan da.

Ziur askotan galdetu diozuela zuen buruei ze sentsu duen gizakiontzat hain ingurune desegokira joateak. Are eta gehiago, uda honetan bezala, norbaitzuk mendian bizia galtzen dutenean. Pluralean, bai, danok izan bagenu Oscar Perezen heriotza tristearen berri, uztailean Alikanteko Luis Maria Barbero ere Himalayan hil zelako. Laok II-an Oscar eta Gasherbrum II-an Luis María, nahiko era dramatikoan hau ere.

Aipatzen dugun artikulua idatzi genuenean, hilabete gutxi ziren Iñaki Otxoa de Olzaren bizia Annapurnan itzali zenetik. Hitz on asko irakurri eta entzun ziren egun haietan berari buruz, mendizale aparta izateaz gain, oso tipo noblea zelako. Baina ederrenak, dudarik gabe, Carlos Barrabesi irratian entzundakoak izan ziren. Laguna zuen Barrabesek Iñaki eta oso hunkituta zegoen. Horrelako tipo apartak zergatik ipintzen duten arriskuan heren bizia galdetzen zion bere buruari. Gizartean norberak bere misio du, konkluitzen zuen, eta Otxoa de Olza eta horrelakoena taldearen mugak ikertzea da, bide berriak zabaltzea. Ez da ez zaiela inporta beraien biziak arriskuan jartzea. Misio bat dute eta ez dute beste ezer buruan, misioa betetzea baino.

Betidanik egon dira horrelakoak gure artean. Horrela gizakia, Afrikan sortu bazen, handik irten eta Lurrean zehar zabaldu zen. Tipo kurioso batzuk horizontea baino arruntzeago zer zegoen ikustera joan zirelako, arriskuekiko beldurrak alde batera utziz. XVI. mendean, berriz, barkutan sartu eta munduan zehar nabigatzera joaten ziren, bidaian zehar hiltzeko probabilitate altua zegoela jakin arren. Colonen bidaia da adibiderik garbiena, mendebalderantz itsasoratu zenean, joateko besterik ez zuelako janaririk. Lurrik aurkitu ezean, akabo. Baina bere misioa zen eta egin egin behar zuen.

Oso ugariak dira horrelakoak euskaldunon artean. Ikusi bestela zenbat nabigatzaile euskaldun izan ziren eta zenbat puntako himalayista dauzkagun. Egunen batean gizakia hurrengo urratsa emateko prest egongo da eta espazioan zehar zabaltzen saiatuko da. Eta hor egongo dira prest gure esploratzaileak, misio berri batean parte hartzeko, bueltarik gabeko bidaia izan daitekeela jakinda ere.

Gazteegi joaten dira sarri, baina herak bezalakoei esker egiten du gizadiak aurrera.

Temas

Astronomia, fisika eta zientziaren inguruko bloga

Sobre el autor

Artxiboa



septiembre 2009
MTWTFSS
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
282930