Gai honetaz idaztea nagidura izugarria ematen digula aitortu beharrean gaude. Blogaren helbururen artean ez dagoelako. Baina Operación Lunako komentarioen artean sortu zenez, ekingo diogu. Ez sistematikoki zalantza guztiei erantzunez, horretarako beste web orri badirelako eta, bereziki, atera berria den Eugenio Manuel Aguilarren, La conspiración lunar, vaya timo. Ez dut liburua oraingoz irakurri, ez dugulako nahi han ematen diren argudioak hemen islatzea.. Gaiari buruz gauza berriak kontatzen saiatuko gara, beste toki batzuetan aurkitu dezakezuenak. Edo beste era batera kontatutakoak, gutxienez.
Konspirazioak, izan dira, dira eta izango dira, zalantzarik gabe. Gauza kez dira beti itxuraz ematen duena izaten. Fernando Alonsoren Singapurreko Sari nagusiko iazko garaipenak, beste itxura bat du orain, Flavio Briatorek Renault-etik egin duen bezala alde egin eta gero. Egunen batean futboleko Liga amaierako “maletin”-en joan-etorriak inoiz edukiko bagenu, ziur harrituta geratuko ginela. Roberto Figurinik (oraintxe bertan asmatu dugu izena, ez zaitez despistatu) soldata igoera bat nahi duenean, ez da arraroa bere ordezkariak Sporting de Molinen gezurrezko interesa medioetara “filtratzea”. Politikoetaz hobe ez hitz egitea. Gauzak, sarri, ez dira ematen dutena.
Horrek esan nahi du posible dela ilargiratzeak (lehenengoa, bigarrena, hirugarrena, laugarrena, bosgarrena eta seigarrena) muntaketa bat izatea? Ez ba. Ilargiratzeari buruz hitz egiten dugunean, Zientziaz ari gara. Benetan zalantzarik txikienarentzat tokirik balego, froga ahultxoren bat, zientzialariak izango ziren lehenak hori salatzen. Gezurrak, Zientzian, ez du tokirik. Posible da teoriarik zoroena proposatzea. Baina frogak aurka badituzu, ez dago errukirik Ezin dituzu Ilargitik ekarritako ia 400 kilo harri horik zehar bueltaka eduki faltsuak badira. Badirudi Frankok ere izan zuela bere zatitxoa. Gai gara Ilargitik, Martetik,edo asteroideen gerrikotik datorren meteoritoak ezberdintzen. Kolore guztietako zientzialariak daude, eta harri horrek Ilarikoak ez balira, aspaldi salatuta egongo zen hori.
“Froga” ridikuluren bat bada, Ilargian ateratako argazkietan izarrik ez dela agertzen dioena da. Espozizio arazo bat besterik ez da. Ikus dezagun honako argazki hau. 97 urtea, Hale Boop kometa Bergaratik (Gipuzkoa).
Azkeneko urte hauetan izan den kometarik ikusgarriena paisai urbanoan ateratzea zen gure asmoa. Ez da erraza, kometa gutxik ematen dutelako aukera. Hale Boop eta Pleiadeak (eskerrean goian dagoen gurdi txikitxoa) atera ahal izateko esposizioa segundo batzuetako aizan behar zen. Egokia zerukoi zarrentzat, baina gehiegizkoa paisai urbanoarentzat. Erdiko argiak erreta ageri dira.
Baina posible izan zen argazkia ateratzea, ingurua, orohar, nahiko iluna zelako. Baina ilargiko lurrak elurrak beste islatzen du eguzkiko argia. Baldintza horretan, ezinezkoa da zeruko izarrak eta paisaia egoki ateratzea. Hurrengo argazkia horren adibide. Oñati (Gipuzkoa) 97ko martxoaren egun haietan berriz. Hale Boop Oñatiko Unibertsitate famatuaren gainean zegoen. Baina, hainbeste argi Unibertsitatean, ezinezkoa izan zela ezer dezenterik ateratzea. Gauza hau atera zen.
Ordenadorean zertxobait konpontzen saiatu ginen, baina hau baino hobeagorik ez genuen lortu.
Zerua edo paisaia. Aukeratu egin behar da. Ilargian ateratako argazkietan, astronautak, paisaia edota erabilitako aparatuak primeran ageri dira, baina esposizio hori motzegia da zeruko izarrak atera ahal izateko. Ikusi argazki hau.
ISS-a da, eta ez dut ustei nork espazioan dagoela zalantzan jarriko duenik, ia egureno aukera dugunean gure buru gainetik pasatzen ikusteko. Ba hor ere ez da izarrik ikusten. Ontzia ondo ikustean ahi badugu, esposizioa motzegia da izarrak argazki horretan areta ahal izateko.
Hemen utziko dugu, oraingoz. Kapitulu berriak izango ditu honek, baina ez asko. Eta komentarioen ataleko eztabaidan ere ez gara gehiegi sartuko. Amaierarik gabeko gaia izan daiteke hau, eta ez dugu nahi indarrak honetan gastatzea, buruan beste gauza interesgarriago batzuk ditugunean.
Amaitzeko, Hale Boop kometa izugarria eta garai hartako pelikula kimikoei omenalditxo bat. Pelikula haiekin ezinezkoa zen emaitza jakitea aste batzuen buruan filma errebelatu eta argazkiak paperean ikusi arte. 97 urtea, berriz ere, Herrerako (Araba) gainetik gertu oraingoan. 5 minutuko esposizioa, kamera teleskopioaren gainean jarrita, zeruaren mugimendua jarraitu ahal izateko. Kodack Panther pelikularekin.