Hartz handia time-lapse-n, bertsio berria | Nabigatzailea - Blog elcorreo.com >

Blogs

Manu Arregi Biziola

Nabigatzailea

Hartz handia time-lapse-n, bertsio berria

Hemen doa Hartz Handiaren time-lapsearen bertsio berria. VirtualDub dohaineko programarekin muntatuta 7 irudi segundokora. Musika Johann Sebastián Bach-ena da oraingoan ere, 2. Suite-ko Badinerie, BWV 1067.

151 irudik osatzen dute sekuentzia, 30 segundoko esposizioarekin guztiak. Zamorako Gallegos del Campo herriko Los Barreiros izeneko tokian. Sekuentzia osoa, denbora errealean, 2 ordu eta 45 minutukoa da.

.
Bi irudi kurioso 151 horien artean. Baten meteoro bat agertzen dela uste dugu. Hala ere, ez da gauza ziurra, Iridum sateliteen flash batek antzeko arrastoa uzten duelako.

Bigarren irudian kamera aurrean jarri zen katu bat ikus dezakezue. Ikusi al duzue? Lehen baino hobeto ikusten da time-lapsearen bertsio berrian. Katua 8. segundoan ageri da eta 15.-ean meteoroa.

Temas

Astronomia, fisika eta zientziaren inguruko bloga

Sobre el autor

Artxiboa



septiembre 2009
MTWTFSS
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
282930