Ikusi ISS-a. Oso erraza da | Nabigatzailea - Blog elcorreo.com >

Blogs

Manu Arregi Biziola

Nabigatzailea

Ikusi ISS-a. Oso erraza da

Egun batzuk barru honen inguruko zerbait idazteko asmoa genuen, baina gaur bertan ISS-ak igarotze ikusgarri bat duenez, bere txanda dela pentsatu dugu.

ISS-a (International Space Station-Nazioarteko Espazioko untzia) NASA, ESA (Europako espazioko agentzia), errusiar, japoniar, kanadartar eta brazildarren artean orbitan eraikitako laborategia da. Proiektua 1998an jarri zen martxan, errusiar kohete batek Zarya (egunsentia) izeneko modulua orbitan ipini zuenean. Urteak aurrera joan ahala, espazioko estazioa handitzen joan da, Ilargiaren ondoren gaueko zeruko objekturik distiratsuena izatera iritxi arte.

400 km inguruko altuerara, gaueko lehenengo orduetan, zein egunsenti aurreko gaueko azkenekotan, Eguzkiaren argia islatu eta, dauzkan eguzki panel izugarriei esker gehien bat (ISS-aren gaur egungo dimentsioak 108x88m dira), abioi bat bezala mugitzen den izar oso distiratsu bat bezala ikus genezake. Ilunabar eta egunsentitan, eguzkiak bailaran jotzen ez duenean, mendi gailur altuenetan jotzen duela ikus genezake. ISS-arekin gauza bera gertatzen da baina, hain altuera handian dagoenez, gure bailaran gau itxia denean ere, eguzkiak han goian jotzen du.

Hain deigarria da bere argia, ziur gaudela batek baino gehiagok ikusi duzuela, zer den ez jakin arren. Hemen jarraian datozen pausuak jarraituz, oso erraza izango da zuentzat ere noiz eta non ikusiko den aurresatea.

Web orri bat naino gehiago dago automatikoki datozen egunetan ISSa ikusiko dugun edo ez aurresaten dutenak, berdin da non aurkitzen garen. Latitude batetik gora ezin da inoiz ikusi, baina nekez aurkituko gara kasu horretan, oso iparrera edo oso hegora joan behar delako. Ziurrenez ISS-aren igarotzeak aurresateko web orri osatuena hau da: Heavens above

Lehenik eta behin, non gauden esan behar diogu. Sartu horretarako hemen . Aukeratu herrialdea. Kontuz, ingelesez bai dago. Sartzen garen orrian, behe aldean zein herritan gauden idatzi behar da. Kontuz hemen ere, “kastellano” zaharrean bai dago. Bergara, Vergara sartu behar da.

Lasai, gutxi falta da eta. Gure herria aukeratu eta aurreikuspen mordo bat ematen dituen orri batean sartuko gara. Klikatu ISS ipintzen duen tokian. Estilo honetako taula bat agertzen da orduan.

Koadroan gauza batek harrituko gaitu. Nola igaro al da ISS-a hain denbora laburrean bi aldiz egun berean? Azkar doa ISS-a (7 km/ habiaduran gutxi gora behera) eta ordu eta erdi eskas behar du Lurrar ibira oso bat eman eta berriro ere gura gainean egoteko. Batzuetan posible da hiru aldiz jarraian igarotzen ikustea. Interneten bidez, posible da une bakoitzean non den jakitea estacionespacial.

Lerro bakoitzak igarotze bat azaltzen du. Lehenengo zutabeak izango duen distira adierazten du. Mag, magnitude esan nahi du eta zenbat eta negatiboagoa, distira gehiago. Lerro batean, hiru ordu jartzen ditu. Noiz hasiko den ikusten, noiz hartzen duen altuerarik handiena eta noiz desagertuko den (gure tokiko ordu ofizialean beti). Oztopoen bat edota behe lainoa badugu, ez da beti posible izaten hasierakoa eta amaierako uneak ikustea.

Klikatu orain lehenengo zutabean nahi dugun datan. Estilo honetako mapa bat ikusiko dugu pantailan.

Hau da Bilbotik (Euskal Herri osorako ere balio du), gaur irailaren 9an ikusiko dena. Erraza izango da edonorentzat ikustea, gure buru gainetik pasako delako. 21h35min36-tan gure buru gainean izango dugu, baina minutu batzuk lehenagotik ikusgai egongo da. Ez da ohikoa gure zenitatik igarotzea. Zer egin horrelakoetan izar bat bestetik desberdintzen ez badugu? Ikusi mapa eta begiratu zein puntu kardinalera inklinatzen den ibilbidea. Igarotzea baino minutu batzuk lehenago hara begira jartzearekin, nahikoa.

Gaurko igarotzea berazia izango da, ISS-aren aurretik Discovery trasbordadorea igaroko delako. Atzo banatu ziren bi hauek eta gaur Discovery, ISS-a baino minutu bat lehenago joango da. Nola egin gaur? 21:30tan, hego-ekialde norabidera begira jarri. Handik gutxira argitxo bat datorrela ikusiko dugu, trasbordadorea. Minutu bat beranduago, hari jarraitzen, beste argi bat, distira gehiagokin. ISS-a izango da. 21h39m-tan pasako da ISS-a gure buru gainetik. Eta, horrekin nahikoa ez bada izan, ordu eta erdi beranduago, 23h8min-tan, bien beste agerraldi labur bat, motzagoa, berehala sartzen direlako biak Lurraren hitzalean eta distira gutxiagokoa. Hau ikusteko mendebaldera begira jarri behar gara.

Saiatu ikusten, benetan erreza bai da. Eta, ikusten baduzue, pentsatu ISS-an 6 pertsona bizi direla eta han doazela, argitxo horren barruan. Eta gauza bera trasbordadorean, beste 6 etxera bueltan. 12 ziren atzo arte ISS-n, Discovery trasbordadorea bertan egon delako. Hemen 12 horrek irailaren 8ko argazkiak, elkarri agur esaten.

Temas

Astronomia, fisika eta zientziaren inguruko bloga

Sobre el autor

Artxiboa



septiembre 2009
MTWTFSS
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
282930