Gogoeta txiki bat asteari hasiera emateko. Abuztuan, terrazatxo batean garagardo fresko bat edaten genuen bitartean, nire koinatu batek txirrindulari profesional bezala egindako 10 urtetan zenbat kilometro egingo zituen kalkulatu zuen. Urtean 30 000 kilometro egingo zituela pentsatuz, 300 000 kilometro egingo zituen. Justu argiak segundo batean egiten duen distantzia!! Kilometro horiek 40 km/h batezbesteko abiaduran egin zituela suposatzen badugu, izerdi eta sufrimenduko 7500 ordu behar izan zituen argiak unetxo batean egiten duena berdintzeko.
Argiaren abiadura zein handia den nabaritzeko beste era bat da. Beste pausotxo bat. Eguzkia Lurretik 150 milioi kilometrotara dago. Nire koinatua bezalako 500 txirrindularik 10 urtetan egindako distantzia izango zen. Argiarentzat berriz 8 minutu eta 20 segundo besterik ez dira. Eta Galileo gizajoa mendi gailurretan argitxoak une berean pizten zen argiaren abiadura kalkulatu nahian!!
Sarrera hau nere koinatu horri dedikatuta dago. Txirrindulari ona eta zuzendari hobeagoa, hemen ondoan du bloga.