Marte NO se verá como la Luna - euskaraz | Nabigatzailea - Blog elcorreo.com >

Blogs

Manu Arregi Biziola

Nabigatzailea

Marte NO se verá como la Luna – euskaraz

Badakizue zertaz ari naizen. Ez dut uste posta elektronikoa duen inor email famatua jaso gabe geldituko zenik. Laburtuz, email horrek abuztuaren 27an Marte Ilargia bezain handia ikusiko zela zioen. Ez da inoiz gertatuko, ezinezkoa baita

Aspaldiko emaila da, 2003an ere zabaldu zelako. Urte horretan, abuztuaren 27an, Marte azkeneko urte hauetako distantzia minimora aurkitzen zen, oposizio egokian bait zegoen. 55 milioi kilometrotara, zenbaki borobiletan. Martek bi urte eta 50 egun behar ditu oposiziotik oposiziora. Hurrengoa laster da, 2010eko urtarrilaren 29an konkretuki.

Oposizioaz hitz egin genuen Jupiterri buruz ari ginenean. Planeta bakoitzak bere orbita du. Lurraren parean jartzen denean, oposizioan dagoela esaten da. Punturik gertuenean eta Lurrarekiko Eguzkiaren beste aldean, hortik izena. Planeten orbitak eliptikoak dira, baina heren forma ez dago zirkunferentziatik hain urruti. Baina Marten orbita berezia da, nahiko eszentrikoa delako. Hori dela eta, segun eta non gurutzatzen garen, oposizioak nahiko ezberdinak dira. 2003ko abuztuaren 27an Marte 55 milioi kilometrotara zegoen, baina 2010eko urtarrilaren 29ko oposizioan ia 100era aurkituko da. Harrigarria!!

Zer egin hurrengo batean horrelako email bat jasotzen badugu? Askok astronomia zaleei galdetu diete. Baina internetaren garaian ez dugu hori beharrezkoa ikusten.

Horrelako email batean ez badigute fidagarria den web orri bat ipintzen, asunto txarra. Eta zalantzarik badugu, idatzi titulua bilatzaile batean. Hitzegiten ari garen kasuan, web orri fidagarrietan ere honetaz hitzegiten dutela ikusiko dugu…guztia gezurra dela esateko.

Bale, orain ez, baina, posible al da horrelakorik gertatzea? Bila dezagun zein den Marte eta Lurraren arteko distantziarik laburrena. Aurkituko dugun zenbakia ez da lehen aipatu ditugun 55 milioi kilometro horietatik oso urruti egongo. Ilargiaren kasuan, 400 000 kilometro ingurura dagoela aurkituko dugu. Distantzia hauek kontutan izanik, zuek uste duzue posible izango dela inoiz Marte Ilargia bezain handia ikustea

Pentsa dezagun orain. Itsasoko mareak Ilargiak erregulatzen ditu. Marte honantz etorriko balitz, albistea ez zen Ilargia bezain handia ikusiko zela soilik, sortutako eragozpenak ere albistegietan azalduko ziren. Eguzki Sistemaren oreka uste baino delikatuagoa da. Marten etorrerak, Lurra eta Ilargiaren orbitak aldatuko zituen. Ezinezkoa da ondorioak aurresatea, baina ziur aldaketak gogorrak izango zirela.

Baina demagun ez dugula orain aipatu dugun ezer egin. Goazen kanpora eta begiratu gaueko zerua. Ikusten al duzue zerbait?Abuztuaren 27rako hain gutxi falta denean, zerbait ikusi beharko genuen.Benetan ezinezkoa dena zera da: ezer ez ikustea eta bat batean, gau batean, Marte Ilargiaren tamainarekin agertu.

Egia esanda, buloena antzinako kontua da. Biblia da askoren jatorri, ez liburu beragatik, han jartzen duenari emandako interpretazioagatik baizik. Uda honetan irakurri dudan liburuetariko bat Equipo Sirius argitaratutako “Ciencias y pseudociencias: realidades y mitos” da. Bertan Andreas Vesalius-ek (1514-1564), anatomia modernoaren aita, gizon eta emakumeak saihets kopuru bera dugula frogatu zuen. Jainkoak Adanen saihets bat hartuta Eva sortu zuenez, gizonok bat gutxiago genuela uste zen. Honegatik eta estilo bereko gauzengatik sura kondenatua izan zen. Inperioko medikua izandakoa zelako, Felipe II.ak zigorra aldatzea lortu zuen. Pelegrinazioan Jerusalenera joatera kondenatua izan zen. Eta horretan hil zen.

Sarrera honen izenburua A Coruñako Agrupación Io-ko lagunek aste honetan egin behar duten aktibitate batetik hartu dugu. Behaketa publiko batean bi ilargiren arrastorik ez dela frogatuko dute. Baina bai ikustea merezi duten beste gauza mordo bat.

Temas

Astronomia, fisika eta zientziaren inguruko bloga

Sobre el autor

Artxiboa



agosto 2009
MTWTFSS
     12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
31