Perseidak 2009 | Nabigatzailea - Blog elcorreo.com >

Blogs

Manu Arregi Biziola

Nabigatzailea

Perseidak 2009

Heldu da abuztua eta hemen dira, urtero bezala, Perseidak. Gogora dezagun, lehenik eta behin, ozar-izarrak zer diren. Kometa batek bere ibilbidean uzten dituen partikulak Lurrera erortzen dira gure planeta bertatik pasatzen denean, marruskaduragatik berotuz eta sua hartuz. Hori besterik ez dira izar usoak. Perseiden kasuan partikulak Swift-Tuttle kometa periodikoak utzitakoak dira. Kometa hau 1992an pasatu zen azkeneko aldiz periheliotik –kometaren orbitaren Eguzkiarekiko punturik gertuena- eta urte batzuetan izar euria ohikoa baino ikusgarriagoa izan zen.

Zergatik dira Perseidak hain ospetsuak, urteko ozar-izar bakarra ez izan arren? Gure udan ematen delako eta izaten duen aktibitatea nahiko altua delako beti.

Aurten albiste onak eta txarrak dauzkagu. Albiste onenetik hasita, aditu batzuk diote aurtengo aktibitatea ohikoa baino altuagoa izango dela. Esko Lyytinen ikerlariak Lurrak kometak 1610ean utzitako partikulekin topo egingo duela dio eta horrek maximo bat sortuko duela. Zoritxarrez –albiste txarren txanda da- hori gure lurraldean egunez denean gertatuko da. Ilbeherak ere ez digu asko lagunduko. Ilargia gauerdia pasata sortuko da, izar uso ahulen ikusmena konplikatuz.

Baina aurreikuspenak ez dira oraingoz hain fidagarriak izaten eta sorpresak gertatzen dira maiz. Beti merezi du Perseidei begira egotea.

Gure aurtengorako aholkua abuztuaren 11, 12 eta 13an, ilundu bezain laster behatzen hastea da, ahalik eta leku ilunenera joanda eta patxadaz lurrean etzanda jartzea. Zenbat eta beranduago, hobe Perseidak ikusteko, radiantea geroz eta gorago egongo baita. Baina edozein une da ona izar usoren bat ikusteko eta ikusgarrienak, luzeenak direlako, radiantetik urruti ematen direnak dira.

Erne, baita, aurreko gauetan, Perseidak ikusten hasi garelako dagoeneko. Hemen dituzue lehenengo irudiak: Spaceweather

Informazio gehiago web orri hauetan:
SOMYCE: http://www.somyce.org/modules.php?name=News&file=article&sid=45
Spaceweather: http://www.spaceweather.com/swpod2009/04aug09/Per009_zhr.jpg
NASA: http://science.nasa.gov/headlines/y2009/31jul_perseids2009.htm

Temas

Astronomia, fisika eta zientziaren inguruko bloga

Sobre el autor

Artxiboa

agosto 2009
MTWTFSS
     12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
31