>

Blogs

Ibon Gaztañazpi

Alakrana

Urrutira begira / Mirando el horizonte

Euri-zaparradaren erdian itsasoratu ginen igandean Seychelletako Victoria Portutik, iluntzeko bost eta erdiak aldean. Iluntzekoak bai, izan ere, paraje hauetan arratsaldeko sei eta erdietarako zeharo iluntzen du eta goizeko seitarako bete-beteko eguzkiak bazter guztiak argitzen ditu. Itsasoan hogeita hamar ordu inguru daramatzagu, eta gauza askok piztu dute gure arreta. Hasteko, ontziak berak. Alakranak 106 metro luze […]

ITSASORA!!

Modu telegrafikoan idatzi beharrean naiz. Gaur, igandea, urriaren 13a itsasoratuko gara. Arrain deskarga oraintxe bukatu dute Alakranan eta itsasora ateratzera goaz.Batek daki noiz arte. Orain, Serafin, Dani, Juan eta laurok hemengo Cybercafe oso kurioso batera etorri gara albistegietarako bidalketa egitera. Uste dudanez, eta hori blog hau inork irakurtzen badu nik baino hobeto jakingo du, arazorik […]

24 URTEKO MARINELARENA

Seychelletara doazen beste lau lagunekin egin dugu topo Loiuko aireportuan. Alakranan konponketaren bat egitera doaz bi eta beste biak arrantzaleak dira, beste atunontziren batekoak. Haietako batek 24 urte dauzka eta bidaia honekin eman behar dio hasiera bere arrantzale ofizioari. Kantauri itsasoan inoiz ez omen da aritu marinel lanetan. Lehenengo bidaia du beharrera, lehenengo marea. Ez […]

INDIKOA EZ DA AIA

Zazpi metroko belaontzi bat hartu eta munduari itzulia ematen hasi zenean hara zer idatzi zuen Julio Villarrek: “ Banoa. Txikotak askatu ditut. Nire bizitza neurea da eta eskutik hartuta bagoaz biok munduan barrena. Gustuko ez ditudan gauza denak atzean utzi ditut. Zentzurik gabeko gauzak. Gurasoak bailiran aginduak ematen dituzten jauntxoak, bizitzako pozak ezkutatu eta lapurtzen […]

BAGOAZ!!

Ostiralean. Erabakita dago. Gaur eguerdian jaso dut deia Bermeotik. Pedroren harategira entrekula erostera joanda, hain zuzen ere. Alakrana ostegunean edo ostiralean sartzekoa da Seychellesetako uharterik handienera, Mahera, eta gu hara ailegatzerako, larunbat eguerdian, portuan izango da. Bidaiari buruzko xehetasun gehiago bihar jakingo ditugu. Oraindik maleta egiteko denbora asko daukagu baina arratsaldean, egonezinak jota, gure aitaren etxeko ganbara […]

ROBINSON

Ostiralean deitu zidan Kepak Bermeotik berririk ez dagoela esateko. Alegia, eta denok ulertzeko moduan esanda, oraindik Indikora ez garela abiatuko jakinarazteko. Alakrana itsaso zabalean dago, eta hantxe jarraituko du arrantzan bere izoztegi erraldoiak atunez leporaino bete arte edo gasoila hustu arte. Guri dagokigunez, horrek esan nahi du itxaroten jarraitu behar dugula, ostegunean nioen bezala urduri eta aztoratuta, ideia […]

ZAIN

Zain gaude. Dani, Serafin eta hirurok ‘Alakrana’-ko armadoreak deitu zain gaude oraindik egin ez dugun maleta hartu eta Indikorantz abiatzeko. Egonezinik, irteerako balizan estatxari helduta epaileak bandera noiz jaitsiko dagoen traineruko estropalaria bezala. Edo urduri, larrosa bat eskuan eta erlojuari begira, lehen aldiz afaltzera joateko hitzordura berandu datorren maitalearen esperoan dagoen inozoa bezala. Aztoratuta ere bai, […]

prueba 3

prueba 3 prueba 3 prueba 3 prueba 3 prueba 3 prueba 3 prueba 3 prueba 3 prueba 3 prueba 3 prueba 3 prueba 3 prueba 3 prueba 3 prueba 3 prueba 3 prueba 3 prueba 3 prueba 3 prueba 3 prueba 3 prueba 3 prueba 3 prueba 3 prueba 3 prueba 3 prueba 3 prueba […]

prueba

Esto es una prueba.

¡Hola mundo!

Te damos la bienvenida a Red de blogs VIPS. Este es tu primer artículo. Edítalo o bórralo… ¡y comienza a publicar!

marzo 2024
MTWTFSS
    123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031