Ir al contenido

Azaroaren 3ko eguzki eklipseko argazki bilduma

2013 noviembre 5
por Manu Arregi Biziola

Atlantiko gainetik, hegalaldi batean, 2013ko azaroaren 3an | Egilea: Ben Cooper

Hortik zehar ikusi ditugun eklipsearen argazki bilduma gaurkoan. 12 laguneko talde batek Falcon 900B alokatu  eta Atlantiko erditik ikusi zuten eklipsea, laino guztien gainetik. Ben Cooperren argazki hau da. guretzat eklipsearen argazkirik onena.

Stephan Heinsius-ek, hegalaldi berean, beste sekuentzia hau jaso zuen.

Atlantiko gainetik, hegalaldi batean, 2013ko azaroaren 3an | Egilea: Stephan Heinsius

Ez dago totalidadearen argazki askorik. Motza izan zelako, agian. Hemen ikusi dugun bakarrenetarikoa, Lukas Gornisieiwcz, Ugandatik. 18 segundoko totalidadea besterik ez.

Pokwero, Uganda2013ko azaroaren 3an | Egilea: Lukas Gornisieiwcz

Gulu, Uganda, 2013ko azaroaren 3an | Egilea:  Janne Pyykkö

New York, USA, 2013ko azaroaren 3an | Egilea:  Chris Cook

Bideoei dagokionez, hau onenetarikoa. Florida-tik, eguzki ateratze izugarria.

Nola ikusi zen eklipsea hemendik? Ederrena Torreviejako Proyecto Mastralekoek eginiko bideo hau. 

Amaitzeko, gauk ateratako argazkiak. PST batekin eta kamera, zuzenean, okularrean jarriz. Inprobisatutako argazkiak dira, ikustea soilik zelako gure asmoa. Protuberantzia eta guzti atera zaigu.

Gallegos del Campo, Zamora, 2013ko azaroaren 3an | Egilea:  Manu Arregi

Gallegos del Campo, Zamora, 2013ko azaroaren 3an | Egilea:  Manu Arregi

elcorreo.com

EN CUALQUIER CASO TODOS LOS DERECHOS RESERVADOS:
Queda prohibida la reproducción, distribución, puesta a disposición, comunicación pública y utilización, total o parcial, de los contenidos de esta web, en cualquier forma o modalidad, sin previa, expresa y escrita autorización, incluyendo, en particular, su mera reproducción y/o puesta a disposición como resúmenes, reseñas o revistas de prensa con fines comerciales o directa o indirectamente lucrativos, a la que se manifiesta oposición expresa.