>

Blogs

Manu Arregi Biziola

Nabigatzailea

Igarotze hirukoitza Jupiterren, 2013ko urriaren 12an | Kreditua: Aula EspaZio Gela

Urriaren 11tik 12rako gauean igarotze irukoitza egon zen Jupiterren, hemen iragari genuen bezala. Ez da sarean horren irudi askorik ikusi. Ez zuten aukera galdu EHUko Aula EspaZio Gelakoek. Agustín Sánchez-Lavega, Aula-ko eta Grupo de Ciencias Planetarias de la UPV/EHUeko zuzendari berak atera zituen irudiak Aulako Celestron 11″-arekin. Txarra zen seeinga eta ezaun da hori irudietan, baina hor da, behintzat, igarotzea.  Zenbait detaile azpimarratzen ditu Agustín berak:

– zein luzea den Calistoren itzala, gertaeraren geometriagatik

– Ioren abiadura,  Europarena baino handiagoa, gertuago dagoelako

– Jupiterren errotazio azkarra

Bitxia eta pozgarria da Agustín Sanchéz-Lavega bezalako ikerlari handi batek kuriosidadea izatea eta bera, pertsonaki, ateratzea irudi hauek hain ordu ezerosotan. Bikaina.

Igarotze hirukoitza Jupiterren, 2013ko urriaren 12an | Kreditua: Aula EspaZio Gela

Igarotze hirukoitza Jupiterren, 2013ko urriaren 12an | Kreditua: Aula EspaZio Gela

Sarean ikusi ditugun irudien artean, bi hauek azpimarratzen ditugu. Animazio hau, Jan Koet-en eskutik, Wateringen-tik (Holanda):

Eta Diego Gonzalez-en marrazki eder hau (Observación Astronómica)

Igarotze hirukoitza Jupiterren, 2013ko urriaren 12an | Kreditua: Diego Gonzalez

Temas

Astronomia, fisika eta zientziaren inguruko bloga

Sobre el autor

Artxiboa



octubre 2013
MTWTFSS
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031