>

Blogs

Manu Arregi Biziola

Nabigatzailea

Eguraldia eta tenporak

Hitzegin dugu hemen tenporen inguruan. Tenporak egutegi liturgikoaren data batzuk dira. Egun horietan gertatzen denak hurrengo hiruhilabeteen eguraldia adierazten omen du.

Dakizuen bezala Pello Zabala ibiltzen da tenporetan oinarritutako eguraldia aurresaten. Internetek zerbait ona badu: esaten dituzun gauzak hor gelditzen dira, betirako. Jasotako datuen arabera udaberria hotza eta euritsua izan da. Jaso da, dagoeneko, urte osoan egiten duen prezipitazioaren %70 edo %80 inguru eta tenperaturak ohikoak baino hotzagoak izan dira. Jarraian duzue Pellok udaberri honetarako egin zuen aurreikuspena, tenporetan oinarrituta. Hau da, azken finean, esan duena: Tenporen arabera, udaberria nahiko suabe joango da

Hemen bideo osoa:

Hemen duzue aurreikuspen bera, Radio Nerviónen egindako elkarrizketa batean: Pello Zabala nos habla sobre las témporas de Primavera.

Asmatu duela uste duzue? Orain dela gutxi udarako aurreikuspena egin zuen. Gauza ezberdinak esaten ditu gaztelaniazko eta euskarazko bertsiotan. Gaztelaniazkoetan dio tenporek udaberrirako esandakoa betetzen ari dela. Ez zen ba udaberria nahiko suabe joan behar? Hemen duzue udararako aurreikuspena: pronóstico en ETB para el verano 2013. Benetan harritzekoa titularra“Pello Zabala prevé un verano un tanto soleado, al menos en el interior, aunque en la costa la cosa no parece estar muy clara”. Ez da nekeza asmatzea hori esanda.

Laburtzen, antzinako ohitura bezala, bere grazia izango zuten tenporek. Baina gaur egungo kaleko jendeak tenporei kasu egiteak oso garbi uzten du zein maila zientifiko baxua dagoen. Eta espiritu kritikoaren nibela zero dela.

Sarrera eszeptiko hau, atzo hamar urte bete zituen Magonia blogari egiten diogun omenaldi txikia da. Zorionak!!

Astronomia, fisika eta zientziaren inguruko bloga

Sobre el autor

Artxiboa



junio 2013
MTWTFSS
     12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930