Ir al contenido

Nola aurresan Iridium sateliteen distirak gure kokagunetik

2013 marzo 7
por Manu Arregi Biziola

Ilunabarra Donostian, Iridium flasharekin| Egilea: Jon Teus

Telefono mugikorrentzan sortutako satelite taldea dira Iridium-ak. Bereziak dira, oso flash fokalizatuak jaurtitzen dituztelako. Irudia ikusiz ulertuko duzue zergatia.

Hain fokalizatuta daude, herri batean distira izugarria ikusten dela eta ondokoan berriz, txikia. Nola aurresan distira hauek zure kokagunetik? Oso erraz.  Heavens-Above erabiliko dugu horretarako. Hemen duzue jarrai bidea

1.- Heavens-Aboven sartu
2.- Gure estatua aukeratu (Spain)  eta gure herria. Adi idazkerarekin. Bergara, adibidez, Vergara da. Lleida, Lerida. Sartu hor.
3.- Gure herriko orrian sartuta Satellites atarian Iridium Flares aukeratu.

Han ikusiko ditugu gure herritik datozen egunetan ikusiko ditugun distirak.

Bergararako dira hauek. Han ez bazaude, ez dute balio. Begiratu lehenengo zutabeari. Zenbat eta negatiboagoa, hobe. Adi azkeneko zutabean ipintzen duenarekin, egunez ematen diren distirak ere aurresaten ditu. Hasteko, gauez ikusiko den bat aukeratu. Aukeratuta, horrelako mapa sortuko digu.

Flasha ikusteko, izarra markatzen duen zeruko zonaldera begiratuta, nahikoa. Ez baduzu zerua ezagutzen, puntu kardinalekin orientatuta nahikoa. Han markatzen duen ordurako apur bat falta denean, argi bat mugmenduan ikusiko dugu. Gero eta distira handiagoa duena. Hor da!

Manolo Castillo lagunak fenomenoa nolakoa den ulertzeko lagunduko digun bideoa argitaratu berri du. Berak dioen bezala, idea bat egiteko besterik ez da. Zuzenean ikusita, askoz ere ikusgarriagoa da. Animatu zaitez eta ikusi! Iragartzen ikasten duzunean, harritu egingo dituzu zure lagunak horrelako fenomenoak aurresanez!

elcorreo.com

EN CUALQUIER CASO TODOS LOS DERECHOS RESERVADOS:
Queda prohibida la reproducción, distribución, puesta a disposición, comunicación pública y utilización, total o parcial, de los contenidos de esta web, en cualquier forma o modalidad, sin previa, expresa y escrita autorización, incluyendo, en particular, su mera reproducción y/o puesta a disposición como resúmenes, reseñas o revistas de prensa con fines comerciales o directa o indirectamente lucrativos, a la que se manifiesta oposición expresa.