>

Blogs

Manu Arregi Biziola

Nabigatzailea

ADEOS II, distira egiten duen satelitea

Edozein egunetan Heavens-Aboven begiratzen badugu (bukaeran azaltzen dugu nola) satelite mordoa ikusten direla gauera ikusiko duzue. Gahien jarraitzen direnak, nola ez,  ISS, Tiangong 1, Hubble espazioko teleskopioa eta Iridium sateliteen distirak.

Orain dela hilabete inguru, beste bat, nahiko bitxia, aurkitu genuen: ADEOS II. Etxera gindoazela, satelite arfifial bat ikusi genuen zeruan. Baina ezberdina, distiratu egiten bai zuen. Ibilbidea eta ordua kontutan izanda, aurkitu genuen zein zen:  ADEOS II.

ADEOS II 2002ko abenduan Lurraren klima aztertzeko orbitan ipinitako satelitea da. Handik 10 hilabetetara eguzki panelekin arazoren bat izan zuen eta kontaktua galdu egin zuten. Kontrolik gabe dabil orbitan ADEOS II ordutik. Distira egiten du eguzki panela dela eta. Kontrolik gabe biratzen du eta panel horrek eguzki argia islatzen du. Gu gauden tokira bidaltzen duenean argi hori, hor dugu distira.

Gure kokagunetik satelite hau noiz ikusiko dugun jakiteko, jo Heavensera, aukeratu han zuen kokagunea eta sartu Daily predictions for visible satellites, Satellites sailean. Edo joan Select another satellite from the database eta bere izena idatzi, ADEOS II. 101 minutouko orbita zirkular polarra du. Ia egunero ikusi ahalko dugu. Ulertzeko, ikusi bideo hau: Polar orbit

Nola ikusi?

1.- Heavens-Above-n sartu eta aukeratu zure herriaren izena. Kontuz idazkerakin. Bergara, Vergara bezala dago.

2.- Satellites, sailean  Daily predictions for visible satellitesen sartu

3.- Zerrenda luze horretan, bilatu ADEOS II

4.- Horrelako mapa ikusiko dugu gainean sakatzen badugu. Ordua denean, begiratu norabide horretan. Hor joango sa, satelitea, distira egiten.

Temas

Astronomia, fisika eta zientziaren inguruko bloga

Sobre el autor

Artxiboa



febrero 2013
MTWTFSS
    123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728