>

Blogs

Manu Arregi Biziola

Nabigatzailea

Neguko zerua ezagutzen, Jupiterren eskutik (eta II)

Neguko zerua ezagutzen, Jupiterren eskutik (I) sarrerari jarraipena emanez, neguan ikusten dugun zerua osatuko dugu gaurkoan. Abiapuntua Laurent Lavederren argazki hau da, orain dela urte batzuk leonidak harrapatzeko ateratakoa. Badira batzuk, fijatzen bazarete. Orain posizio horretan ez daudenez Jupiter eta Saturno kendu ditugu argazkitik.

Abiapuntu bezala, Orión eta Tauro, ezagunak.

Gemini, dugu Orionen gainean Pollux eta Castor izar distiratsuekin. Antzematen da hemen anai bikien forma eskematikoa.

Gemini, Canis Minor, txikia Procyon distiratsuakin.

Orionen alboan, berriz, Canis Maior, txakurra eta kostelazioan, Sirius deigarria, zeruko izarrik distiratsuena.

Tauroren ondoan, berriz, Auriga, Gurdi Gidaria, Capella  izarrarekin.

Eta multzoa osatzeko, Cancer, aurkitzeko nekeza eta udaberriko zerua iragartzen duen Hydra ren burua, bere ondoan.

Hemen guztiak, izenekin:

Hemen gutiak Stellariumetik hartutako mrrazkiekin.  Egin ahalegina, ematen duena baino errazago da eta.

Temas

Astronomia, fisika eta zientziaren inguruko bloga

Sobre el autor

Artxiboa



enero 2013
MTWTFSS
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031